2025ko “Cafe Bar BILBAO – TARTEAN teatroa” Teatro Laburreko Gidoien XXIII. SARIA

Aurtengo Sarituak aurkeztu nahi dizkzuegu, atsegin handiz:

Euskarazko Saria: GANBARAKO LANA, Xabier Paya Ruiz.

Gaztelaniazko Saria: NATALIA. Pedro Zabalza López

Epaimahaia: Patxo Telleria, Getari Etxegarai, Jokin Oregi, Mikel Martinez

“Café Bar BILBAO-TARTEAN teatroa” SARIetako 23. edizio honetan, guztira 24 gidoi aurkeztu dira: 14 gazteleraz eta beste 10 euskaraz.

Sari bakoitzeko irabazleak 800 euro jasoko ditu.

Antzezlan Sarituak Café Bar Bilbao eta Teatro-testuak webgunetan publikatuko dira.

Inicio

Teatro testuak

Gidoi sarituek Pabilioi 6 Antzerki Laburreko Jardunaldietan taularatzeko aukera ere izango dute, norbaitek antzezlana ekoiztu nahiko balu. Café bar BILBAO-TARTEAN Teatroak laguntza bat eskeiniko du (600 euro) saritutako lan bat (euskarazkoa edo erderazkoa) Jardunaldi hoietan estreinatu eta publiko aurrean erakutsi ahal izateko.

Bestetik, Xabier Paya Ruizen “Ganbarako Lana” antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako Antzerki Laburreko Jaialdian, datorren otsailaren 26an, Café Bar BIlbaon.

“CAFE BAR BILBAO – TARTEAN teatroa” Sariaren xedeetako bat dramaturgoen lana bultzatu eta laguntzea da, eta, egile berriak edo ez hain saiatuak erakartzeko asmoz, formato txikira egokitzen diren antzezlanak saritzen dira, beharrizan tekniko txikikoak eta ekoizpen, muntaia eta banaketa errazekoak. Bide luzea egina du jada Sari honek, 2002 urtetik hona, eta idazle eta dramaturgo ugarik jaso dute dagoeneko merezitako aitortza. Hauen artean: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Idoia Garzes, Galder Perez, Txema Trujillo, Aizpea Goenaga, Iñaki Cid…

 

EUSKARAZKO SARIA. EGILEAREN BIO ETA SINOPSIA

Xabier Paya Ruiz (Bilbo, 1982) bertsolari, itzultzaile eta gidoilari euskalduna da. Antzerki lan ugari itzulitakoa da, bai: “Desio izeneko Tranbia” (“A Streetcar named Desire”) eta “Bizitza amets” (“La vida es sueño”), besteak beste. Dramaturgia eta gidoigintzan honako lan hauek saritu dizkiote: “Beste Behin Batean” (Iruñeko Antzerki Eskolako Haur Testuen Lehiaketa), “Erga Tibo Pum” (Lezoko Antzerki Testu Laburren I. Lehiaketa) eta “De Rigor Mortis” (Audiogile Berriak).

“Ganbarako Lana” bertsolari baten buru barruan gertatzen den antzezlana da, hain zuzen ere, 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko kartzelako lanean. Bere barneko ahotsen eztabaida entzungo dugu bertso bakoitza kantatu aurre4k. Zer kantatzen dugu oholtzan… eta zer isiltzen dugu handik jaistean? Bertsoa, antzerkia eta egia gordina taula gainean.

 

GAZTELANIAZKO SARIA. EGILEAREN BIO ETA SINOPSIA 

Pedro Zabalza López (Iruña, 1970) erizaina eta kazetaria da. Idazketarako zaletasuna eta antzerkirako grina ditu, eta bere bi testu estreinatu ditu Iruñeko Gayarre Antzokian: “Virtual” (2009) eta “Gigante” (2014). Azken hori Gayarre Antzokiak antolatutako San Ferminetako Jaiak gai hartzen dituen Antzerki Testuen 4. Lehiaketa irabazi ondoren taularatu zen. Gainera, “Ochomil” lanarekin 2011n Café Bar Bilbao Antzerki Laburraren Saria lortu zuen, eta 2024an II. Antzerki Testu Laburren Lehiaketako finalista izan zen “Cash” lanarekin. Idazketa drama4ko4k kanpo, “Perder (La memoria)” ipuinarekin

lehen saria eskuratu zuen Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Ins4tutuak antolatutako “Navarra Deporte” kontakizun-lehiaketan (2001), eta, halaber, mikrokontakizunen hainbat lehiaketa irabazi ditu: Renfek antolatutako “El tren y el viaje” lehiaketa, “Otro” testuarekin (2010); San Ferminetako Mikrokontakizunen Nazioarteko X. Lehiaketa, “Post-pravda” lanarekin (2018); eta UPNAk antolatutako “Arte e IA” lehiaketa, “Dibújame” mikrokontakizunarekin (2025).

“Natalia” gaztelaniazko testu irabazlearen protagonista neska gazte erakargarri bat da (edo ez). Hugo gizon heldu bat da (edo ez). Nataliak eta Hugok hitz egiten dute, eta haien elkarrizketa mundua bezain zaharra da: emakume atsegin (edo ez) bat, bere kezkez gainezka dagoen gizon batekin hizketan (edo agian ez). Be4ko beharrak, gaur egungo teknologiaren formekin, eta horien azpian be4 moda4k pasatzen ez den botere-joko baten taupada. “Natalia”ren munduan gauzak ez dira diruditen bezalakoak, baina benetako gauza bakarra bakardadearen eta galeraren mina denean, gutxi axola du zenbat egia dagoen kontsolamendua ematen digun horretan. Ahultasunaren eta arreta-beharraren itxurapean, pertsonaiek beren sen4menduak ezkutatzen dituzte eta elkarri tranpak jartzen dizkiote hilgarria izan daitekeen joko batean, baina jokatu beharrekoa dena.