EZ DOK HIRU MUSIKOEN BILA
Tartean Konpainia MUSIKOEN BILA ari da, Ez Dok Hiru-ren hurrengo ikuskizunerako.
Musikoek antzezteko gaitasuna izan beharko dute (ikuskizuneko aktoreekin komunikazioa gauzatzeko nahikoa) baina batez ere profesional maila eduki behar dute musikaren arloan.
Bereziki baloratuko da tresna musikal bat baino gehiago menperatzea. Ikuskizunaren abaniko musikala zabala da, eta mota askotako tresnak erabiliko dira, tradizionalak (txalaparta, txistua, trikitrixa…) eta gaur egunekoak (gitarra, bajoa, bateria, tekatuak, haizea…)
Helburua zera da, hiru musikariz osatutako talde bat osatzea, errepertorio zabal bat eskeintzeko, musika tradizionaletik rokanrol-eraino. Hiru musikariak Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin izango dira eskenatokian. Dramaturgia Patxo Telleriarena izango da eta zuzendaritza Jokin Oregirena.
Konpainiak frogak egin nahi ditu EKAINAREN 27 eta 28an, Bilbon.
Interesatuta bazaude, bidali mezu bat helbide honetara (tartean@tartean.com) jotzen dituzun tresna musikalak eta zure ibilbidea zehaztuz.
Eskerrik asko!
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna ekainaren 13 izango da
Ez Dok Hiruren proiektu artistikoa HEMEN
ANTZERKI EGUNA (martxoak 27)
MUNDUKO TEATRO EGUNERAKO MEZUA
Mikel Martinez-ek laburtua eta euskaratua
ANATOLI VASSILIEV: “Antzerki mota guztiak behar ditugu”
Antzerkia behar dugu? Galdera hauxe egiten diogu geure buruari milaka antzerkigile etsituk eta miloika pertsona-ikusle nekatuok.
Zer eman ahal digu gaur egun? Eskena hain da txikia gaur egun! Hain gauza gutxi estatu eta hiriekin konparatuta, non “bizi erreala”ren tragediak jokatzen diren.
Zer esan ahal digu Antzerkiak?......... DENA!
Antzerkiak dena esan ahal digu.
Horrela izan da betidanik eta eta izango da betirako.
Eta orain, azkenengo 50 edo 70 urtetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, beste arte sozialen aldean, antzerkia da hitza, begirada, eta gestua zuzen-zuzenean eskeintzen digun bakarra. Antzerkiak ez du inolako bitartekorik behar gizasemeekin eta gizasemeen artean agertzeko, Argiaren alderik gardenena da, ez da Iparraldekoa ez eta Hegoalde, Ekialde edo Mendebaldekoa ere, mundu zabaleko txoko guztietan izaten du distira, mundu zabaleko gizaki guztiei hitz egiten die eta denek ulertzen dute.
Pikutara audio-bideo tresna eta gailu guztiak! Zoazte antzerkira! Bete antzokietako besaulki guztiak! Entzun hitza eta ikusi zuzeneko irudi bizidun horiek! Antzerkia zure aurrean dago, ez galdu antzerkian parte hartzeko aukera, daukagun aukerarik ederrena, agian, gure bizitza presatuegi honetan.
Antzerki mota asko dago eta denak behar ditugu.
Bada antzerki mota bat, halere, inork ere behar ez duena: joku politikoaren antzerkia, politika zikinaren antzerkia, politikarien antzerki alferrikakoa. Ez dugu behar eguneroko terrorearen antzerkia, ez dugu behar odolez eta hilotzez beteriko kaleetako antzerkia, ez dugu nahi erlijio eta kultura ezberdinen arteko leiaren antzerki faltsua…
Hemen gaztelerazko mezu ofiziala
ALFABETO BAT AITORRENTZAT
ZINEBI jaialdiak Ohorezko Mikeldia eskeini dio Aitor Mazori bere 57 edizioan. Patxok "ALFABETO BAT AITORRENTZAT" testua idatzi du, oroimen ederrez betetako testua. Eskerrik asko Patxo.
ALFABETO BAT AITORRENTZAT
Liburua ireki eta A letra ikusi dut: Aitor, aktorea, artista. Eta agertoki gainean zezelka egin genituen lehen urteak etorri zaizkit gogora (nik gehiago zezeltzen nuen, hura helduago zegoen, aktore jaio baitzen). Orrialdea pasatu eta B agertu da, Aitor bikaina, berebizikoa, berealdikoa; energia zuen gogotik, hainbeste, gure etorkizuna txiki geratu eta joan egin zela. C letrarekin bidaia luze-luze bat egin dugu elkarrekin, eta gaztelaniazko hitz hauek datozkit gogora: compañeros, colegas,codirectores, coguionistas. Izan ere, urte batzuk gerago elkartu egin ginen berriz, eta elkar oso ondo ulertzen genuen, desberdinak ginen arren. Hurrena D dator, eta Aitor deskribatzen,delineatzen ikusten dut: boligrafoa eskuan (beti boligrafoa) mantelak, paperezko musuzapiak, gidoiak eta fakturak pertsonaia zoragarriez josten. Gidoi grafiko bat dut bereziki gogoan, boligrafoz marraztutako hamabost metro luzeko orri jori, neurriz gorako, argi, eder, ezinezko eta miragarri bat. Eta ez dut D letraren orrialdea atzean utzi nahi dandy esan gabe, gogoak eman didalako. Orrialdea pasa eta E dator, gizon egundainokoa. Baina haren atzetik F, beste aurpegia, gizon feirosa, hauskorra. Feirosa eta fermua, aldi berean. Fermua eta feirosa. G letrarekin bateragaitzeko gizona ikusten dut, eta baita haren indar komiko geldigaitz gangarra ere, zeinak ezinbestean naraman Hra, hamaika irri egitera. Ez dut letra iheskor ia ikusezin hori alboratuko, ordea, hitz hau aipatu gabe, existituko ez balitz harentzat apropos asmatuko nukeelako: haizea, urakan-haizea. Eta haize horrek gizon haserrekorra du lagun; baina erraza da, oroitzapenak gehiegi arakatu gabe, ilargiaren beste aldea ikustea: I letraren eskutik datorren gizon inuzentea. Jletrarekin ez naiz asko luzatuko, ez neurrigabeko jan-edanez hitz egin nahi ez dudalako, baizik etaK dudalako gustukoago, kar-kar, gogoratzen naizelako nola, kar-kar, zenbatetan, kar-kar, ezin diot barreari eutsi, kar-kar. Lren orrialdea presaz pasako dut, ez hitzak falta zaizkidalako (laudagarrilitzateke horietako bat), baizik eta M letrara heldu nahi dudalako, Mazo hitzera, abizen horrek esanahi itzela duelako.
Beste hiru letrarekin, M, N eta Prekin, multzo bat osatu eta zuzendari gisa elkarrekin egin genuen lehen filma ekarriko dut gogora, gure bizitzaren historia den istorio bat: La máquina de pintar nubes. Q ez dut ezertarako behar, hau galdetzeko ez bada: ¿Qué tal estás? Zoriontsu al zara beste alde horretan? R duten bi hitz bururatu zaizkit, gorria eta amorratua, eta Srekin bat, oso aproposa:sutsua. Hurrena T letra dator, eta haren ondoan antzezlan bat: Torito Bravo. Antzezlan hark betiko batu gintuen, gure-gurea zen. Beti gogoratuko zaitut torero jantzi beltzez, ordezko triparekin, gastatutako adar okerdun diademarekin, hankartean bi pala-pilota, galtzerdian sartuta zintzilik. Irudi groteskoa izan daiteke Percatao izeneko zezen-gizon haren handitasuna eta duintasuna ezagutu ez zituenarentzat. P letrarekin esango dut, baita ere eta nahitaez, begien bistako gauza bat: Aitor paregabea dela. Uren gainetik jauzi egingo dut, Vri heltzeko irrikaz bainago, ardoaren gaztelerazko ordainari dagokion lehenbiziko letrari: vino. Ardoa baitzen bere (gure) drogarik gustukoena; ardoak (noizbehinka neurrigabe edaten genuen) erabat nahasten gintuen batzuetan, eta halako buru-argitasun bitxi eta alai baterako ateak irekitzen zizkigun besteetan. X letrarekin, ahal izanez gero, bere azken eguna ezabatuko nuke, hainbeste gauza geneuzkan oraindik egiteko. Gaztelaniazko Y kopulatiboak Z letrara narama, eta berriz galdetuko diot, azkenekoz: Zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?
Zinebiren web orrialdetik.
AMOUR-ez beteta
"AMOUR"ek aspaldi betetzen du Jokin Oregiren burua eta Marie de Jongh-en bihotza.
Ikuskizun berri honen erronkarik handiena, haur-gazte eta helduentzako antzerkia izatearena da. AMOUR-ek belaunaldien arteko topalekua izan nahi du, emozioak eta gogoetak, egiak eta dudak partekatzeko aukera, tokia. AMOUR guztiontzako antzerkia da, helduentzako haur antzerkia eta haurrentzako antzerki "heldua"
Jokin Oregiren zuzendaritzapean ; Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Pablo Ibarluzea eta Anduriña Zurutuza aktoreak. Beraiekin batera Elisa Sanz diseinu artistikoan, Pascal Gaigne musika sorkuntzan, Nati Ortiz de Zárate jantziekin eta Xabier Lozano argiztapenean.
Estreinaldia hurbiltzen doa. Teatro Arriaga Antzokia-rekin batera ekoiztua izango da. Teatro Basauri - Social Antzokia-ren koprodukzioa eta Donostia Kulturaren kolaborazioari esker sortua "AMOUR" Abenduaren 23an estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.
DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian
Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.
DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.
Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.
Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.
Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).
Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.
Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.
Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.
A! Azken detailea: sarrera, 'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.
KRONIKA 3 'Kibubu'k Tournesol saria irabazi du Avignoneko Off jaialdian
Lan gogorra bukatu ostean, azkenengo kronika esker-minez eta emozioz beterik dator, publiko gaztearen saria irabazi eta gero.
Hilabete izan gara Marie de Jonghekook Laurette antzokian gogotsu. Gaur, Bilbora bueltatzeko ordua ailegatu da eta pozez beterik ekingo diogu bidaiari, Tournesol saria ere gurekin baitator.
'Kibubu'k, bi Feten sari ere besapean dituela, negarra zein irribarrea eragin dizkio publikoari, eta hori ere sari potoloa da guretzat.
Emozioz beteta eta etxera heltzear, atzera begiratu eta pentsatzeari ekin diogu. Lan ederra egin dugulakoan gaude eta, gainera, esperientzia liluragarria partekatu dugu handi zein txikiekin. Honen seinale, publikoak utzi dizkigun hitz politak:
“Ikuskizun liluragarria, bihotzetik hitz egiten duena, menderatzaileari eta mendekuari buruzko hausnarketara gonbidatzen zaituena. Umeekin zein ume barik ikustekoa”
“Samurra, musika ederra. Dena primerako, bi klaunek animatua”
“Ikuskizun zoragarria non animaliaren izaerak gizatasun sakonena azaltzen duen”
“Noiz edo noiz Japoniako umeek Kibubu ikus dezaten espero dut; negar batez utzi nauen obra. Mundu berezi honek betiko iraungo du nire bihotzean”.
Orain, bidaia hau amaitzeko ordua ailegatu zaigu, baina ez diogu lan egiteari uko egingo.
Eskerrik asko!!
KRONIKA 2 KIBUBU Avignon Le Off Jaialdian
“Ikuskizun zoragarria non animaliaren izaerak gizatasun sakonena azaltzen duen”
Irribarretsu eta emosioz blai eginda eskaini dizkigu hitz hauek Pascual Guttesmanek, ikusle jatorrak, gure emanalditik irten ostean.
Lotan geratu barik, Marie de Jongh jo ta ke ari gara Avignonen. Bero galdatan urtzeko zorian bagaude ere, festibalean jarraitzeko gogotsu dihardugu.
Poliki-poliki ari gara murgiltzen Off-en dinamikan. Frantsesez ere bagabiltza, jakina, geure erara. Hilen bukaeran Avignondar peto-petoak izendatuko gaituzte.
Hiriaren taupadak sentitzen goazen heinean, familia eta gainontzeko publikoaz gain, Kibuburen magiaz liluratu nahi duten programatzaileekin ere hartu-emanetan gaude.
Aurrez aurreko kontaktua ezinbestekoa da; izan ere guk geuk eta bertatik bertara azaltzen diegu ikusleei Théâtre Laurretteko ikuskizunaren nondik norakoak.
Bestalde, kalean jaialdiko telebistak elkarrizketatu gaitu. Gainera Osmose irratiak, ordu erdi eskaini digu Off 2015eko euskal konpainia bakarraren proposamena aurkezteko.
Beraz, kementsu jarraituko dugu Kibubu ikusi ez dutenek, Pascual bezala emozionatu daitezen, Kibubu aurrez aurre gozatzeko aukera eduki dezaten.
KRONIKA 1 KIBUBU Avignon Le Off jaialdian
Avignon Le Off 2015-ek, bere 50. edizioan, Kibubu hiri galiarrera ekartzeko aukera ekarri digu
Hile ugariko preparazio ostean eta 768 km gure bizkarretan utzita, abentura hau martxan dabil. Agian gure bidai berriak azento frantsezez bustirik dihardu baina guretzako ez da arazo bat, Kibubuk ume zein nagusi samurtasunez betetzen dituelako. Indar eta ilusio handiz eginez, hilabete honetan 1336 aktuazio, 1000 konpainia, 28 herrialde eta ia 8000 artistei aurre egingo dizkiogu. Baina adi lagun…hauxe da Festival Off d’Avignon! Atzo izan zen, La Gran Parade-en (desfile nagusia), milaka pertsonez inguraturik, Kibubu lehenengo aldiz kalera irten zela, jakin-min zein ezbai sortu zituelarik.
Hala ere, esan beharra dago gure ikuskizuna inguratzen duen magia hori ez litzatekela posible izango jaialdian bertan egiten ari garen lana egingo ez bagenu. Goizero, ikuskizunaren ostean eta indarberritzeko hartzen dugun dutxaren ostean, eguzkipera irtetzen gara, beste 1.300 konpainien artean gure txokoa bilatzera. Lehia jasanezina izan badaiteke ere, zorionez, umorez hartzen dugu esperientzia eta talde giro ederra sortzen saiatzen gara, beti ere Kibubuk ikuslegorik handiena lor dezan.
Beraz, Kibubuk hilabete osoan zehar jarraituko du goizeko 10:10etan Laurette antzerki abegitsuan, non bertakoek irrifarre eta hospitalitate handiz hartu gaituzten.
Kibubu candidata en los premios MAX
Estamos muy contentos por que Kibubu, la obra de nuestro proyecto teatral Marie De Jong ha sido seleccionada como candidata para los premios MAX de artes escénicas. Kibubu ha sido nominada dentro del la categoría de mejor espectáculo infantil o familiar.
Los premios MAX de las Artes Escénicas fueron creados en 1998 con el fin de premiar y reconocer la labor de los profesionales y la calidad de las producciones más destacadas del año en el ámbito de las Artes Escénicas. Los objetivos de estos premios son reconocer el trabajo realizado de creadores, intérpretes y productores, alcanzar la máxima difusión de los trabajos más destacados en la pasada temporada y lograr la máxima implicación de la sociedad en estrecha colaboración con el sector profesional, los agentes culturales, públicos y privados.
KIBUBU Madrilgo Teatralia-n
Marie de Jongh -en KIBUBU antzezlana Madrilen egongo da, Martxoko hilean zehar, XIX Nazioarteko Haur eta Gasteentzako Antzerki Festibalean (Teatralia).
Argibide guztiak antzoki eta datei buruz Teatraliaren Webean.
Festibalaren aurkezpenerako bideoa HEMEN.