Mayo, 2025

KORTXOAREN DILEMA (GERNIKA)

KORTXOAREN DILEMA (GERNIKA)10may19:0019:00(GMT+00:00) Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Sinopsis

Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.

IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.

Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean.  Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake.  Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.  Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.

Gaur hartu du erabakia.  Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere  IKASLEA  (Patxo Telleria) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.

Maiatzaren 10n GERNIKAko Lizeo antzokian 19.00etan

Hora

10 Mayo, 2025 19:00(GMT+00:00)

Ubicación

Gernikako Lizeo antzokia

Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Other Events

Add comment