19 enero 2015

Tartean eta «Antzerki arina» Pabellon 6an

Tartean teatroa

III Antzerki Arinaren Ihardunaldiak


P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaren Kultur Sailak, Café Bilbao/Tartean Teatroa eta P6 gunearen antzez-laborategiak lagunduta.

Oinarriak
Las Terceras Jornadas de Teatro Breve P6, se llevarán a cabo entre el 20 de marzo y el 19 de abril de 2015 en diferentes espacios de Pabellón 6, dentro del entorno de Ribera de Deusto.

– Antzezlanek gehienez 20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute.
– Testuak estreinatugabeak izango dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
– Euskeraz edo/eta gastelaniazko testuak onartuko dira.
– Gutxienez bi antzezlek jokatuko dute; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
– Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
– Ez da audio ezta argiztapen sistimarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eskenografia elementuek eskeiniko dutena (Lanparak, linternak, mp3, sakeleko telefonoak…).

Gaia eta estiloa
– Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Epea, aukeraketa eta saioak
Edizio honetarako 10 muntai hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emanalditan zehar antzeztuko dira. Muntai guztiek errepresentazio kopuru bera izango dute.
CAFÉ BILBAOk antolaturiko Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horien barruan bat aukeratuko da.
Emanaldiaren lehenengo eguna 2015eko martxoaren 20an izango da.
Emanaldi bakoitzean bildutako diru-kopuruaren %80a taldeentzat zuzendua egongo da.

Produkziorako sari eta dirulaguntzak

“ALEX ANGULO” ANTZERKI LABURREKO SARIA (Bilboko Udaleko Kultur Sailak finantziatua)
3.000 euroko dirusari hau Antzerki Laburreko Ihardunaldietan aurkezturiko lan onenari emango zaio. Arte Eskenikoetako profesionalek osaturiko epaimahaiak aukeratuko du.

“Café Bar Bilbao” PRODUKZIORAKO SARI BEREZIA
Epaimahai batek “Cafe Bar Bilbao” antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko du eskenaratua izateko.
(Saritutako lanen testuak hemen: http://www.bilbao-cafebar.com/saria.htm)
“Café Bar Bilbao”-k eta TARTEAN konpainiak, produkzioaren ehuneko 70% emango dute, gehienez 1.000 euro.

ANTZEZLE ONENAREN SARIA, “P 6-ko TEATRO LABORATEGIA”-k emana.
500 euroko sari bana emango zaio P 6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen lanik borobilena eskeintzen duten aktore eta aktoresari.

IKUSLEEN SARIA
Ikuslegoak ikuskizunak baloratu ahal izango ditu, 1etik 5etarako eskalan. Puntu gehien lortzen duen ikuskizunak PUBLIKOAREN SARIA jasoko du, sari honorifikoa, diru saririk gabea.

Proposamen teatralen jabetza:
Ikuskizunaren jabetza eta zirkuitatzeko eskubidea, muntaia burutzen duen talde edo konpainiarena da. P6-k eta bestelako dirulaguntzak emango dituzten erakundeek ez dute inolako jabetza eskubiderik, salbu Jabetza Intelektualarengatik ondorioztatu daitezkeen eskubideak, kasuan kasu.Hau deialdi honek esponsorizaturiko edo sarituriko ikuskizunetan, espreski azalduta egongo da ekitaldion publizitatean

Zalantzak eta izaena ematea:
Apuntatzeko epea 2015eko urtarrilaren 13an hasiko da eta 2015eko otsailaren 13an 00:00etan bukatutzat emango da.
Informazioa emailen bidez bidaliko da honako helbidera: info@pabellon6.org gaia zehaztuz: ANTZERKI ARINAREN IHARDUNALDIAK P6.
Kontaktua egiteko eta zalantzak argitzeko telefonoa: 696 97 17 93
Parte hartu nahi dutenek emailen bidez eman beharko dute izena, ondorengo informazioa eskeiniz:

– Lantaldeaen izena.
– Testu originala (word edo pdf-en)
– Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
– Antzezlanaren hizkuntza.
– Antzezleen izenak.
– Sinopsia.
– Gutxi gora beherako iraupena.
– Espazio eta teknika beharrak.
– Muntaketaren irudia edo kartela.

comentarios

comenta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

X