Abril, 2024

AI GURE JUANETEAK (BAIGORRI)

AI GURE JUANETEAK (BAIGORRI)27abr20:3020:30(GMT+00:00)

Sinopsis

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da.  Hitzak eta musikak osaturikoa.

Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore.

Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka.

Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik.  “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara.

Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditugu tarteka, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskeiniko ditugu.  Hitzaren eta musikaren ikuspuntu berriak. Hitzek Laboaren kanten letrak (Artze, Lete, Sarrionandiarenak…) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin.  Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu.

Eszenaratzea minimalista izango da, protagonistei, hitzari eta musikari, garrantzirik handiena emateko.  Zumetaren iruditeri estetikoa baliatuko dugu eszenografiarako, eta garai hartako agerraldi eszenikoen aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (“Baga Biga Higa Sentikaria”, esatebaterako) berrerabiliko ditugu.

Apirilaren 27an, BAIGORRIko Bil Etxean 20.30ean

Hora

27 Abril, 2024 20:30(GMT+00:00)

Ubicación

BAIGORRIko Bil Etxea antzokia

Other Events

Add comment