KANDIDA “Idazleak eta berak sortutako pertsonaiak pisua konpartitzen dutenean”
Klara Balzes idazle gazteak, bere lehen nobela idatzi du: “Kandida”, etxegabetu bati buruzko istorio bat. Kandida fikziozko pertsonaia da, baina benetako pertsona batean oinarrituta dago. Klarak benetako persona hura, Manuela, desahuziatuen aldeko elkarte batean ezagutu zuen. Nobelan, Klarak bere etxean jasoko du Kandida. Errealitatean, Klarak Manuelaren arrastoa galdu zuen betirako. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela Klararen etxean agertuko da. Eta nobelan egin duen gauza bera egiteko eskatuko dio gazteari: bere etxean jasotzea.
Benetako bizitzak ez dira nobeleskoak.
Urriaren 25ean BILBOko BBK Salan 19.00etan. Bizitegi Elkarteak antolatutako Homeless Film Festival jaialdiaren baitan. Doako sarrera.