Mayo, 2026

TAXI BAKARRIZKETA (DONOSTIA)

TAXI BAKARRIZKETA (DONOSTIA)BOTANIKA TABERNA (erdigunean), Paseo Árbol de Gernika, 819:00(GMT+00:00) dom24may19:00

Sinopsis

Taxi Bakarrizketa : Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntza irabazlea 2026

Idoia Garzesek idatzi eta Mikel Martinezek antzeztuko duen lanean protagonista taxista bat da. Berritsua eta jenio bizikoa, aldarte batetik bestera istant batean alda daitekeena, zerotik ehunera azeleragailua sakatuta bere autoa bezala. Bere ofizioaren desbenturak eta kalenturak kontatuko ditu, bere egunerokoa azken finean: hiriko trafikoa, turismoa, bezero-faunarekin izandako pasadizoak… Ofizioaren ajeak aletuko ditu, lanbidea asko aldatu dela, egun taxiak gastuak baino ez dituela ematen… Baina lanbideaz kexu bada ere, maite du ofizioa, baduelako taxiaren aulkiari eta bolanteari estuki lotzen duen motiborik: maitabera da oso. Atzerako ispiluan agertutako edozein begi parek enamoratzen dute, erabat zoratu arte. Hainbestetan aipatuko du “taxiston diskrezio erabatekoa”, baina gauzak eskapatuko zaizkio.

Maiatzaren 24an Donostiako BOTANIKA (Erdigunean) tabernan 19.00etan

Hora

2026-05-24 19:00(GMT+00:00)

Ubicación

BOTANIKA TABERNA (erdigunean)

Paseo Árbol de Gernika, 8

Other Events

Add comment