Ikuskizuna

NON DIRA HAURRAK?

NON DIRA HAURRAK?Jim Henson “Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”.

Zortzi urteko neskato baten suizidio ahalegina kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du ahalegin tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertu da larri zaurituta.

Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia,  gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik.

Argazkiak Pio Ortiz de Pinedo

Jokin Oregi, egilea

“Non dira haurrak? ¿Dónde están los niños?” “narraturgia” kontzeptuari buruzko prestakuntza baten ondoren sortutako testua da. Testu hau narraturgia hutsa dela ezin esan bada ere, badira bere sorreran eta azken definizioan lagundu duten elementuak. Bitxia bada ere, BBK Aretoak bultzatzen dituen prestakuntza-tailerren barruan eman zen Narraturgia tailerra, eta bertan sortu zen lan honen aukera, eta 2024an BBK Aretoaren ekoizpen propioaren ardura izatea proposatu zidaten testu honekin.

Fitxa artistikoa

Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
Abestien letrak: Miren Agur Meabe
Argiztapen Diseinua: Edu Berja
Jatorrizko Musika: Adrián García de los Ojos.
Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe
Musika laguntza: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria)
Ikusentzunezkoak: Jone Novo
Ekoizpena: BBK Sala eta Tartean Teatroa
Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

otsaila 2026

¿DÓNDE ESTÁN LOS NIÑOS? (GRANADA)TEATRO ALHAMBRA DE GRANADA, C. Molinos, 56, Centro, 18009 Granada20:00 - 20:00 (21)(GMT-10:00) osti20ots(ots 20)20:00lar21(ots 21)20:00