Julio, 2018

EZ DOK HIRU (LAZKAO)

EZ DOK HIRU (LAZKAO)18jul22:009:3122:00 - 9:31(GMT+00:00)

Sinopsis

 

EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.

Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.

Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatu egiten ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.

Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

“Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

 

2018ko UZTAILAren 18an

 

 

Hora

18 Julio, 2018 22:00 - 9:31(GMT+00:00)

Ubicación

ARERIA aretoa

Other Events