TARTEAN Teatro Konpainiak jatorrizko sorkuntzaren aldeko apostua egiten du. Hau da, berezko ikuskizunak sortu, ekoiztu eta banatzen ditu konpaniak

Gure antzezlan guztiak jatorrizkoak dira eta taldean sortzen ditugu, hasierako ernamuinetik hasi eta taula gainean bukatu arte.

Gure garaiko kezketaz hitz egiten duen antzerki garaikidea da, antzerki aristotelikoan oinarritzen dena (Hitza eta Trama), antzerki post-dramatikoak eskeintzen dituen forma eta balibide berriak erabiliz, une bakoiztean eta proposamenak eskatzen duenaren arabera.

Antzerki mota honek komedia eta tragedia erregistroak erabiltzen ditu, eta, askotan biak pieza berean konbinatzen ditugu: drama komedia-burbuilekin edo komedia drama ikutuekin.

“Ikusleriak ondo ezagutzen du gure lana, jada 23 urte dira TARTEAN bezala aritzen garela eta, honen isla da emanaldi guztietara hurbiltzen den publiko euskalduna eta hauen satisfakzio maila .”

Ezatugu ibilbidea

Gure antzezlanak euskaraz sortu eta euskaraz estreinatzen ditugu. Eta, antzezlanaren ezaugarriek eta baldintzek bidea eskeintzen dutenean, gaztelaniazko bertsioa ere ekoizten dugu. Hala ere, urteak joan ahala, TARTEANek testu garaikideen ondare garrantzitsu bat sortu eta eskeintzen ari da. Haintzakotzat hartzeko moduko ekarpena, antzerkirako orohar, eta bereziki euskarazko antzerkirako.

Elkarrizketak, ironiaz eta hizkuntza-jokoez beteak, TARTEANen lanetan ere antzeman daitezkeen ezaugarriak dira. Hizkuntzaren aberastasuna eta erabilera adimenduna istorioaren zerbitzura jartzen dugu, hizkuntza-gatazka, askotan, gizarte-gatazkaren isla gisa erabiliz.

Sortze eta ekoizpen prozesuetan parte hartzen duen profesional talde egonkor batekin lan egiten dugu, eta, taldearen egonkortasuna erritmo egokiak aurkitzeko eta sorkuntzan gertatzen diren aldaketetara egokitzeko funtsezkoa iruditzen zaigu. Esperientziak eta elkar ezagutzak segurtasuna ematen digute, hartzen ditugun etengabeko erronken aurrean.

Publikoak badaki, umorea dela gure ezaugarri garrantzitsuetako bat. Askotan euskara eta euskal kulturaren ikuspuntu dibertigarria eta jostalaria eskainiz baina baita ere hausnarketarako baliogarria dena. Umorearen bidez, gauza potolo asko esan daitezke eta.

Antzezlan dramatikoak ekoiztu ditugu baita ere, sorkuntzari muga eta etiketarik jarri gabe. Sortzaileak erabakitzen du zer, nola eta zergatik. Horregatik TARTEANek jatorrizko sorkuntzaren aldeko apostua egiten du eta horregatik baita ere, konpainiako kideak izaten dira zuzendari artistikoa, testu-egile edota aktore erroletan aritzen direnak. Hala ere, egungo euskal antzerkigintzako aktore eta sortzaile askorekin lan egin izan dugu gure ibilbidearen zehar, batzuk ezagunak eta eskarmentu handiko profesionalak  dira baina baita ere ofizio honetako hasi berriei aukera berriak zabalduz.