Ikuskizuna

EZ DOK HIRU. Euskal musikaren benetako istorioa

EROSI LIBURUA HEMEN

EZ DOK HIRU.EUSKAL MUSIKAREN BENETAKO ISTORIOA

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna

“Ez dok Hiru”,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

*Estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian izan zen 2017ko Martxoaren 7 eta 8an.

EZ DOK HIRU. “Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala"

Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatu egiten ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.

Ez dok Hiru
Fitxa artistikoa

Antzerkigilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
Musikari-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
Postizoak: Anitz
Musika Edizioa: Adrián García de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Yon Gijón
Argiztapena: David Rodríguez
Soinua: Oier Landa
Diseinu grafikoa: Paradox
Argazkiak: Guillermo Casas eta Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
Eskerrak: Maria Goiricelaya, Ziggy Docherty eta Jaione Ochoa Rivas

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

KOLABORATZAILEAK

Gaur

No Events