Ikuskizuna
KORTXOAREN DILEMA
SINOPSIA
KORTXOAREN DILEMABorroka honetan, bizitza galtzen ez duenak, dignitatea galduko du
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
ZERGATIK KOMEDIA POLITIKO BAT?
KORTXOAREN DILEMA etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral bat da.
Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik.
Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena.
Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero.
Fitxa artistikoa
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa), Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Jantziak: Ana Turrillas
Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
Argiztapena eta Soinua: David Rodriguez eta Borja Arbaiza
Kartelaren diseinua: Paradox
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Kolaborazioa: Arriaga antzokia
Kontaktua
Kontaktoa eta banaketa
Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko
AGENDA
urtarrila 2025
KORTXOAREN DILEMA (DURANGO)18urt19:0019:00(GMT-10:00) san Agustin Kulturgunea
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (Patxo Telleria) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
Urtarrilaren 18an DURANGOko San Agustin kulturgunean 19.00etan
Ordua
18 urtarrila, 2025 19:00(GMT-10:00)
Lekua
San Agustin kulturgunea
san Agustin Kulturgunea
martxoa 2025
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (Patxo Telleria) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
Martxoaren 14an ORDIZIAko Herri Antzokian 20.30ean. Antzerki Garaia zikloaren baitan
SARRERAK: https://www.ordiziaekintzak.eus/
Ordua
14 martxoa, 2025 20:30(GMT+00:00)
Lekua
Herri Antzokia
Arane kiroldegiko 2. solairua. Baltegieta kalea 2.,
azaroa 2025
KORTXOAREN DILEMA (BERMEO)21aza20:0020:00(GMT-10:00)
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (Mikel Martinez), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (Patxo Telleria) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
Azaroaren 21ean BERMEOko Nestor Basterretxea aretoan 20.00etan.
Ordua
21 azaroa, 2025 20:00(GMT-10:00)
Lekua
Bermeoko Nestor Basterretxea aretoa