DESENTXUFATUAK


Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”,  berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik…

Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian.Baina euskera ikasle ez direnentzat ere.

Euskaldun guztion islaere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina! “DESENTXUFATUAK”, “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eskenarik arrakastatsuenetaz baliatuz kalitatea konzentratua eskeintzeko.Ez Dok Hiru-ren funtsa “unplugged” (desentxufatuak)

 

KARTEL DESENTXUFATUAK

descarga

Descarga el dossier

Egilea: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
Fotografia: Guillermo Casas
Espacio Sonoro: Jose Urrejola
Argiztapena: Milakamoon
Diseinu Grafikoa: Tartean
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa

Banaketa kontaktua: Myriam Garzia |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.eus
Ekoizpena kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo |  (0034) 669 266 146 | tartean@tartean.eus

 

Galería

X