EUSKARAZETAMOL

 

EZ DOK HIRU Bikoteatroak “DIBERTIMENTUAK” izenez bataiatu duen trilogiaren azken alea da.

“Euskera Sencilloaren Manifiestoa”rekin hasi ginen eta ondoren “Larruaizetara” etorri zen. “EUSKARAZETAMOL” honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula.

Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin.

Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu.

Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin “jarrita” gaudenean.

Experimentu zientifiko bat egin dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera ziguten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria.

Beno ba… Ez zaituztegu gehiago molestatu nahi. Laster arte. Ah! Ahaztu gabe, galderatxo bat: zuen antzoki horretan, ez duzue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!.

cartel_euskarazetamol

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musika: Josu Zabala
Musikalariak: Bingen Mendizabal, Alex Ruiz de Azua, Txoni Larragoiti
Jantziak eta Atrezoa: Nati Ortiz de Zarate
Argiak: Gaizka (Milakamoon)
Tecnikoa: Txerran (Starlan)
Produkzioa: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Eskerrak: Aitor Mazo, Iñaki Etxarri, Ana Meabe, Bilboko Kafe Antzokia, Karmelo- Solokoetxe BHI

Produkzioko kontaktua: Ane Pikaza  |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.eus
Batzailearen kontaktua: María Goiricelaya  |  (0034) 652 946 184 | banaketa@tartean.eus

 

Argazkiak

 


X