EZ DOK ERO


2020ko azaroaren 10 eta 11n Bilboko Arriaga Antzokian

2020
Azaroak 10 eta 11 BILBO (estreinaldia)
Azaroak 14 ASTIGARRAGA
Azaroak 19 AMOREBIETA-ETXANO
Azaroak 20 IRURITA
Azaroak 21 BURLATA
Azaroak 22 AGURAIN
Azaroak 27 ETXARRI ARANATZ
Azaroak 28 IGORRE
Abenduak 3 OÑATI
Abenduak 7 eta 8 DONOSTI
Abenduak 11 BERMEO
Abenduak 18 LEIOA
2021
Urtarrilak 28 ERANDIO
Urtarrilak 29 SOPELA
Otsailak 6 DURANGO
Otsailak 7 VILLABONA
Otsailak 19 BASAURI
Otsailak 24 IRUÑEA
Otsailak 26 TOLOSA
Martxoak 16 EIBAR
Martxoak 18 SANTURTZI
Martxoak 21 HONDARRIBIA
Martxoak 25 HERNANI
Apirilak 30 ARRIGORRIAGA
Maiatzak 14 ERMUA
Urriak 15 SORALUZE
2022
Otsailak 16 GASTEIZ

“Euskal herriko antzoki batean, zeinaren izena ez dudan gogoratu nahi…”

 

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua.
Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.

Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz.
Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.
Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

 

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.

Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

NORTZUK GARA?

TARTEAN TEATROAren barruan bi lerro desberdin jorratzen dira: batetik TARTEAN zigiluarekin doazen antzezlanak (Pankreas, Ghero, Simplicissimus…); bestea, EzDok3 sailekoak (Euskera sencilloaren manifiestoa, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru-euskal musikaren benetako istorioa…). EZ DOK ERO proiektu berri hau bigarren lerro horri dagokio, eta beraz, Mikel Martinez eta Patxo Telleria bikote artistikoa dute ardatz.

EZ DOK ERO fikziozko istorio bat da, baina errealitatean ditu sustraiak ondo erroturik. Autoreferentziala da neurri handi batean. Mikel eta Patxoren autofikzioa hor dago denbora guztian, geure buruaz barre egiteko ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Eta gure buruaz ez ezik, gure gizarteaz ere egiten dugu barre, eta euskal kulturaz eta, nola ez, euskal antzerkiaz.

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria:Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika: Adrian Garcia de los Ojos
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Koekoizpena: Basauriko Social Antzokia

Banaketa kontaktua: Myriam Garzia |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.com
Ekoizpena kontaktua: Pio Ortiz de Pinedo |  (0034) 669 266 146 | tartean@tartean.com

 

X