Ikuskizuna

EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTUA

Jaun andere txit agurgarriak

Gutun hau izenpetzen dugunok, munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktima gara. Orain dela berrogei urte hasi ginen ikasten, eta oraindik “ari gara”. Hainbeste denbora daramagu ikasten non jada ez dakigulan besterik egiten. Engantxaturik gaude, euskaltegi-adiktoak gara, euskara-dependienteak, baldintzomano eta subjuntibopatak.

Badakigu bizpairu urtetan erabat euskalduntzeko gauza diren ikasle listoak daudela, baina zer egingo diogu, jaungoikoak edo dena delakoak fosforoa banatu zuenean, gutaz ahaztu zen. Sex appeal-a banatu zuenean ere bai, baina hori beste historio bat da. Kontua da ez garela oraindik “euskaldun peto” izatera iritsi, eta daramagun martxarekin, nekez iritsiko gara. Gure kalkuloen arabera, ehun eta berrogei urte beharko genituzke Eguzkitzek bezala hitz egitera iristeko; beraz, bi aukera besterik ez dugu: reenkarnazioa edo klonazioa.

Zoritxarrez ez dugu budismoan konfiantza haundirik, eta are gutxiago zientzian. Eta zera pentsatu dugu, geure burua aldatu ezin dugunez, zergatik ez dugu euskera aldatzen?

Esan eta egin, “Euskaltzaindi Berria” sortu dugu, eta hona gure lehen fruitua: “Euskera sencilloaren manifiestoa.” Zinez eskertuko genizueke zuen aretoan gure manifiestoa aurkeztu ahal izatea. Aldez aurretik zuen arretagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztete, 
Patxo Telleria eta Mikel Martinez, 
Euskaltzaindi Berriko Batzordekideek.

Post data: Gure gramatika eta ortografia arauak oraindik indarrean ez daudenez, euskera “estandarra” erabili behar izan dugu. Lehengusu euskaldunzahar batek zuzendu digu testua. Okerren bat egonez gero, berari bota errua.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Ekoizpena:  TARTEAN Teatroa

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712