Ikuskizuna

EZ DOK ERO

EZ DOK ERO"Euskal herriko antzoki batean, zeinaren izena ez dudan gogoratu nahi…”

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela, ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.

Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz. Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.

Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

EZ DOK ERO DESENTXUFATUA

Euskal Herriko antzoki ia guztiak zoramenez, ainaldiz, arinduraz, aztoramenaz, durduzaduraz, eldarnioz, erauzimenduz, haizekeriaz, harrikadaz, nahasmenez eta ganorabakokeriaz blai utzi ondoren, antzoki txikiak, kultur aretoak edota disziplina anitzeko saloietara joan nahi dugu gure erotasuna barreiatzera.

Horretarako EZ DOK ERO Desentxufatua ekoiztu dugu, edozein espaziora (txiki zein handi) moldagarria izan dadin.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika: Adrian Garcia de los Ojos
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Koekoizpena: Basauriko Social Antzokia

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

Emanaldirik gabe