Ikuskizuna

KORTXOAREN DILEMA

KORTXOAREN DILEMABorroka honetan, bizitza galtzen ez duenak, dignitatea galduko du

Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.

Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.

Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.

Argazkien Egilea. Pio Ortiz de Pinedo

KORTXOAREN DILEMA etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral bat da.

Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik.

Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena.
Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa), Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Jantziak: Ana Turrillas
Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
Argiztapena eta Soinua: David Rodriguez eta Borja Arbaiza
Kartelaren diseinua: Paradox
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Kolaborazioa: Arriaga antzokia

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

urtarrila 2024

KORTXOAREN DILEMA (BASAURI)19urt12:0012:00(GMT+00:00) Kale Nagusia, 2, 48970, Basauri (Vizcaya)

KORTXOAREN DILEMA (BASAURI)19urt20:0020:00(GMT+00:00) Kale Nagusia, 2, 48970, Basauri (Vizcaya)

KORTXOAREN DILEMA (ARETXABALETA)20urt19:0019:00(GMT+00:00) Santa Kurtz 20, Aretxabaleta 20550

KORTXOAREN DILEMA (ERANDIO)21urt19:0019:00(GMT+00:00) ERANDIOKO MERKATU ZAHARRA

KORTXOAREN DILEMA (TOLOSA)26urt20:0020:00(GMT+00:00) San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 6 20400 Tolosa

KORTXOAREN DILEMA (ARRIGORRIAGA)27urt19:3019:30(GMT+00:00) Lonbo Aretoa

otsaila 2024

KORTXOAREN DILEMA (ERMUA)02ots20:0020:00(GMT+00:00) Marqués de Valdespina 1, 48260, Ermua

KORTXOAREN DILEMA (IRUÑEA)15ots20:0020:00(GMT+00:00) Avda. Carlos III, nº 3 / 31002-Pamplona

martxoa 2024

KORTXOAREN DILEMA (GASTEIZ)07mar19:3019:30(GMT+00:00) Gasteiz

apirila 2024

KORTXOAREN DILEMA (AMOREBIETA-ETXANO)20apr20:0020:00(GMT+00:00) Urbano Larruzea, z/g 48340 Zornotza

KORTXOAREN DILEMA (DONOSTIA)25apr19:3019:30(GMT+00:00) Kale Nagusia, 1 Donostia

KORTXOAREN DILEMA (DONOSTIA)26apr19:3019:30(GMT+00:00) Kale Nagusia, 1 Donostia

abuztua 2024

KORTXOAREN DILEMA (ARAIA-ASPARRENA)16abu22:3022:30(GMT+00:00)

abendua 2024

KORTXOAREN DILEMA (ZUMARRAGA)05abe20:1520:15(GMT+00:00) Jai Alai kalea, z/g - Zumarraga 20700

KORTXOAREN DILEMA (LASARTE)14abe20:0020:00(GMT+00:00) Geltoki Kalea, 18,

urtarrila 2025

KORTXOAREN DILEMA (DURANGO)18urt19:0019:00(GMT+00:00) san Agustin Kulturgunea

martxoa 2025

KORTXOAREN DILEMA (ORDIZIA)14mar20:3020:30(GMT+00:00) Arane kiroldegiko 2. solairua. Baltegieta kalea 2.,

maiatza 2025

KORTXOAREN DILEMA (BEASAIN)23mai19:0019:00(GMT+00:00) Kale Nagusia, 2 / Bideluze plaza,