Ikuskizuna

NON DIRA HAURRAK?

NON DIRA HAURRAK?Jim Henson “Haurrek ez dute gogoratzen erakutsi nahi dieguna. Garen hori gogoratzen dute”.

Zortzi urteko neskato baten suizidio saiakera kontatzen duen obra baten aurrean gaude. Zantzu guztien arabera, eta sinesteko zaila dirudien arren, bere buruaz beste egiten saiatu da.

Maddi txikia bolada txarra pasatzen ari da. Ez du jateko gogorik, eskolako notek nabarmen egin dute okerrera. Gurasoak zer egin jakin ezinda dabiltza. Alabak ez du inolako azalpenik ematen. Azkenean, Leire psikologoaren kontsultara eramatea erabaki dute. Hala ere, inork ezingo du saiakera tragikoa ekidin. Neskatxa hondartza ondoko harkaitz batzuetan agertuko da larri zaurituta.

Gertakari horren gainean harilkatzen da dramaturgia, gizarte hautsi, krudelki zorrotz eta zeharo depresibo batek haurrengan duen eragina agerian uzten duelarik.

Jokin Oregi, egilea

“Non dira haurrak? ¿Dónde están los niños?” “narraturgia” kontzeptuari buruzko prestakuntza baten ondoren sortutako testua da. Testu hau narraturgia hutsa dela ezin esan bada ere, badira bere sorreran eta azken definizioan lagundu duten elementuak. Bitxia bada ere, BBK Aretoak bultzatzen dituen prestakuntza-tailerren barruan eman zen Narraturgia tailerra, eta bertan sortu zen lan honen aukera, eta 2024an BBK Aretoaren ekoizpen propioaren ardura izatea proposatu zidaten testu honekin.

Dagoeneko badugu estreinaldi data, bai euskarazko bertsioan (iraileko azken asteburua) bai gaztelaniazkoan (urriko lehen asteburua). Estreinaldi horretan Bilboko Haur Koral Elkarteak parte hartuko du.

Non dira haurrak? ikuskizunaren egitura dramaturgikoak bost atal ditu, eta horien baitan espazio-denbora unitate desberdinak biltzen dira. Mosaiko bat da, eta protagonista neskatila bat dela dirudien arren, berez haren inguruan dabiltzan helduen koru-erretratu bat da.

Psikologoaren kontsultan hasten da gure istorioa. Zortzi urte eskaseko neskatxo bat  da Maddi, eta gurasoen arabera, zeinu kezkagarriak erakutsi ditu: ia ez du jaten, nota txarrak jasotzen ditu eskolan eta hotza ageri da gurasoekiko. Gurasoek neskatoa ikaskideen tratu txarren biktima dela uste dute. Hasiera horrek, neskatoa ez ezik, haren gurasoak, hura tratatzen duen psikologoa, bere egungo bikotekidea eta haiekin bizi diren gainerako helduak erradiografiatzera garamatza. Beti ere, umeak eszenan agertzen ez direlarik.

Saiakera honek helduen sufrimenduan sakonduko du. Azkenean, gizarte ansioso, depresibo eta ankerra deskribatuko du, non egia irtenbide itxaropentsu gisa aldarrikatzen den: egia ezkutatua.

Sarobe Arte Eszenikoen guneko ensaioetan Pio Ortiz de Pinedok ateratako argazkiak

EZER EZ ISILTZEA

Testu honetan, pertsonaiei hitz egiten uzteko ideiarekin esperimentatzen da, haratago eraman hitz jarioa, esan dezatela normalean isilean gordeko luketena ere bai, atera daitezela mamu eta argiak, itzal eta egiak. Ezer ez isitzea. Bakoitzaren egia azaleraztea da kontua, baita gezurra ere, benetan garen hori argitara aterako den itxaropenarekin. Hitz egiten duen bitartean pertsonaia biluzten joaten da. Finean, aurrez aurre jartzeko haurren presentzia-absentziarekin.

Esan bezala, antzezlan honetan, antzezle bakar batek ere ez ditu haurrentzako pertsonaiak interpretatzen. Gainerako pertsonaia helduek benetan presente baleude bezala jokatzen dute haiekin, baina ikusleak ez ditu inoiz ikusten. Horra bigarren esperimentua.

Fitxa artistikoa

Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Iraia Elias (euskaraz), Sandra Ferrús (Gaztelania), Getari Etxegarai, Javier Barandiaran, Iñigo Aranburu, Ruth Guimerà, Irene Zarrabeitia.
Kolaborazioa zuzendaritza plastikoa: Ane Pikaza
Abestien letrak: Miren Agur Meabe
Argiztapen Diseinua: Edu Berja
Jatorrizko Musika: Adrián García de los Ojos.
Zuzendaritza laguntzailea: Ana Meabe
Musika laguntza: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua (Jose Luis Ormazabal, zuzendaria)
Ikusentzunezkoak: Jone Novo
Ekoizpena: BBK Aretoa eta Tartean Teatroa
Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
Kartelaren diseinua: Karmele Tamayo (Hirudika)

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

iraila 2024

NON DIRA HAURRAK? (BILBO)28ira(ira 28)19:3029(ira 29)19:3019:30 - 19:30 (29)(GMT+00:00) Gran Vía López de Haro 19-21. Bilbo, 48001

urria 2024

¿DÓNDE ESTÁN LOS NIÑOS? (BILBO)04urri(urri 4)19:3006(urri 6)19:3019:30 - 19:30 (6)(GMT+00:00) Gran Vía López de Haro 19-21. Bilbo, 48001

azaroa 2024

NON DIRA HAURRAK? (AZPEITIA)03aza19:0019:00(GMT+00:00) Foru kalea, 6 Azpeitia