ALDERRAY


2022ko martxoaren 9 eta 10n Bilboko Arriaga Antzokian

2022
Martxoak 9 eta 10 BILBO (estreinaldia)
Martxoak 18 LEIOA
Apirilak 7 SANTURTZI
Apirilak 27 IRUÑA
Maiatzak 13 BASAURI
Maiatzak 20 GERNIKA
Urriak 29 BERRIZ
Azaroak 18 EIBAR
Abenduak 1 OÑATI
Abenduak 2 SOPELA
Abenduak 11 ERANDIO
2023
Otsailak 25 MUNGIA
Martxoak 24 AMOREBIETA
Maiatzak 13 HONDARRIBIA
Maiatzak 26 eta 27 DONOSTIA

ALDERRAY

 

SINOPSIA

ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.

Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, MORROI gisa.

Argazkiak

EGITURA DRAMATIKOA

Antzezlan hau narrazioen narrazio bat bezala egituratuta dago.
Ekintza aurrera doa kontakizun itxuraz independienteen bidez. Hasieran, kontakizun hauek ez daukate zerikusirik protagonistekin, haien bizitzatik urrun dauden pertsonaiei buruzkoak dira. Itxuraz. Baina ekintza aurrera doan heinean, narrazioak gero eta inplikazio gehiago daukate Alderray eta Morroiaren barneko munduarekin, halako moldez non, amaieran haien bizitzaren alderik esanguratsuena ezagutu eta haien minaren zergatiak ulertuko ditugun.

 

PERTSONAIEI BURUZ

Alderray

 

Alderray

“Pertsonaien ehiztaria naiz, istorio kontalaria. Ez dut fikzioa maite, kontatzen ditudan istorioak benetakoak dira denak. Zahartuta nago, ordea. Indar eta kemena galdu ditut. Jada ez dut istorio berririk aurkitzen, ez dut pertsonaia interesgarririk somatzen.  Duela gutxi neska gazte bat hurbildu zait, nire ondoan ofizioa ikasteko asmoz. Morroi gisa onartu dut”.


Alderray

 

Morroia

“Txikitatik entzun ditut Alderrayren narrazioak. Istorio horiek sakonki hunkitu ninduten. Nire bizitzaren jabe izateko adina bete nuenean, haren bila abiatu nintzen, ofizioa bere ondoan ikasteko. Orain Alderrayk zauria dauka ariman, eta nik badakit zergatik”.

Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez eta Sandra Fdez.Aguirre
Jantzigintza eta diseinua: Betitxe Saitua
Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (EL Cajón)
Espazio sonoroa: Adrián Garcia de los Ojos
Kartelaren irudia: Oier Ituarte
Kartelaren diseinua: Hirudika
Argiztapena: David Rodriguez
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia

Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.eus
Kontaktua: (0034) 688 617 712 | tartean@tartean.eus

X