Ai Gure Juaneteak

“Itzela. Zoragarria”

TERE MALDONADO TWITTER (X)


“Tremendoa Patxo Telleria”

JOZULIN TWITTER (X)


“Ederra benetan! Ez galtzeko modukoa”.

ANE ZABALA TWITTER (X)


“Oso antzezlan polita. Zorionak bihotzez. Patxo, miresten zaiztut”

LANDER OTAOLA TWITTER (X)


“Se trata de una visión escénica híbrida, dirigida por Jokin Oregi, a medio camino entre la prosa y la poética, entre la obra de teatro y la sesión musical. Sobre el escenario, un actor-músico y dos músicos-actores. El campo de la palabra es el del actor, el locutor. Pero el actor también se convierte en músico a ratos. El terreno de la música es de los músicos. Pero los músicos también forman parte del espectáculo, y así, se convierten en actores”.


“Barrura begirako bidaia batean bidaide garamatza Telleriak, erraietan daukana zintzoki azaleratuz, nolabaiteko bere baitanren hustuketa eginez. Eta hori guztia berezkoa duen betiko estiloan egiten du, oso testu aberatsa lortuz, baita ikuspegi linguistikoaren aldetik ere, sinonimia eta errima oso modu Eder eta eraginkorrean erabilzten baitu.”

IMANOL ALVAREZ (FACEBOOK)


“Ez da teatroa, zama handi-handia daraman kontzertua baizik. Berba nagusiaren aldean bi musikari handi. Adrian pianoan, Maider biolan. Ezin hobeto uztarturik. Laboaren kantek gainera, Sarrionandia, Artze eta Lete dakarte euren baitan. Poesia abiapuntu. Bidegurutze horretan Patxo poeta agertzen zaigu. Poeta garaikidea, spoken wordsen maisua, hitz jostalari trebea.

Ikusle denak kolpaturik irten ginen. Harriturik, zorabiaturik, nahasiak .. sormen lan erraldoia da, formatu txikian gorderik. Zer ederra den gertutasuna!”

IMANOL AGIRRE (WHATSAPP)


“Ez naiz ni nor antzezlan honen (edo beste edozeinen) kritika egiteko… baina LABOAren abestien berrikusketa eguneratu eta libreki kreatibo honek txunditu eta liluratu nau… hainbat filosofi totxoek antzezlan honek bainao mamaia gutxiago daukate… nire uste apalean”.

GOIO SANZ (FACEBOOK)