KAFE BAR BILBAO-k,
TARTEAN teatroak lagunduta,
“Kafe Bar Bilbao”
Teatro Laburreko Gidoien Saria
lehiaketaren 12. ediziora dei egiten du.
Hona hemen lehiaketaren arauak:
1.- Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. “Formato txikia”-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa “erreza” izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabegera.
2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.
3.- Saria 1.200 € izango da euskarazko modalitatean eta eta 1.200 € gaztelaniazkoan.
4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.
5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra:
info@bilbao-cafebar.com
2014ko Abenduaren 31 (barne) bitartean.
…………………………………… Sariaren arau guztiak hemen