16 urtarrila 2023

XX EDIZIOKO CAFE BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO SARIEN IRABAZLEAK

Tartean teatroa

CAFE BAR BILBAOk eta TARTEAN TEATROAk XX edizioko Antzerki Laburreko Sariaren irabazleak aurkezten ditu:

  • Gaztelaniazko gidoi irabazlea: IÑIGO COBOren “Canciones tristes para gente alegre” antzezlana.
  • Euskarazko gidoi irabazlea:  LUTXO EGIAren“Hamalau” antzezlana

 

XX edizio honetan, guztira 18 gidoi aurkeztu dira, 8 euskaraz eta 10 gaztelaniaz. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate handiagatik.

Ez da lehen aldia bai Iñigo Cobo zein Lutxo Egia irabazle suertatzen direla. Cobok 2017an irabazi zuen gaztelaniazko testu batekin eta Egiak 2016an egin zuen, baita ere euskarazko antzezlan bati esker.

Bestetik, gogorarazi nahi dizuegu, “Hamalau” antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dela Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian otsailaren zehar eta Pabellon 6ko Antzerki Laburreko jardunaldietan ere taularatuko da, ohiko antzerki formatoan.

Iñigo Cobo, zine mundutik antzerkigintzara

Iñigo Cobo Santurtziko SANTURZINE Festibalaren sortzailetariko bat eta gaur egungo zuzendaria da. Bere ibilbidea zinemagintzan hasi bazen ere, antzerkiko egile eta zuzendari modura lan egin du azken urteotan. Besteak beste: UBÚ FINANTZA ERREGEA (2020) Ramón Bareak zuzendutako antzezlanaren zuzendari laguntzailea; ‘TODO SALDRÁ BIEN´(2020), Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren antzezlanaren zuzendaria; eta, ‘REY DESNUDO Y CHICO MUERTO’ (2022) Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren antzezlanaren egilea eta zuzendaria izan zen.

“Canciones tristes para gente alegre”  gaztelaniazko gidoi irabazleak, aspaldian, gaztetan, harreman afektiboa izan zuten bi pertsonen enkontrua kontatzen digu. Hainbat urte pasa eta gero elkarri galdetzen diote ea zenbat eta zertan aldatu diren.
Antzezlan laburra, arina, dramatik aldegiten saiatzen dena, umoretsua batzutan eta xamurra betiere.  Enkontru horretan pertsonaiek haien bizitzari buruz hausnartuko dute eta saiatuko dira onartzen haien arrakastak eta porrotak.

Lutxo Egia, kulturgile bat, bete betean

Lutxo Egia kulturgile amorratua da, bai kultur kudeaketa lanetan (Bira Kulturgunean) zein sortzaile moduan, asko baitira idatzitako testuak eta performance-ak. Poesia, narrazioak, eleberriak, kronikak, saiakerak eta antzezlanak idatzi ditu.

“Hamalau”ren argumentua honako hau da: eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dabil batetik bestera eraikineko hamalaugarren pisuko terrazan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela. Absurduaren baitan koka genezakeen komedia da euskarazko gidoi irabazlea. Ez da suizidioari buruzko lan bat, testuinguruan hura egon arren. Giza-kondizio korapilotsuari begiratzeko nahi bat dago egilearen hitzetan, alde biri bereziki: alde suntsitzailea eta alde autosuntsitzailea.

Gidoi irabazleak jada irakur daitezke CAFE BAR BILBAOko webgunean: bilbao-cafebar.com/teatro-premio/

 

 

 

 

 

 

 

 

iruzkinak

Gehitu iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X