Lan gogorra bukatu ostean, azkenengo kronika esker-minez eta emozioz beterik dator, publiko gaztearen saria irabazi eta gero.
Hilabete izan gara Marie de Jonghekook Laurette antzokian gogotsu. Gaur, Bilbora bueltatzeko ordua ailegatu da eta pozez beterik ekingo diogu bidaiari, Tournesol saria ere gurekin baitator.
‘Kibubu’k, bi Feten sari ere besapean dituela, negarra zein irribarrea eragin dizkio publikoari, eta hori ere sari potoloa da guretzat.
Emozioz beteta eta etxera heltzear, atzera begiratu eta pentsatzeari ekin diogu. Lan ederra egin dugulakoan gaude eta, gainera, esperientzia liluragarria partekatu dugu handi zein txikiekin. Honen seinale, publikoak utzi dizkigun hitz politak:
“Ikuskizun liluragarria, bihotzetik hitz egiten duena, menderatzaileari eta mendekuari buruzko hausnarketara gonbidatzen zaituena. Umeekin zein ume barik ikustekoa”
“Samurra, musika ederra. Dena primerako, bi klaunek animatua”
“Ikuskizun zoragarria non animaliaren izaerak gizatasun sakonena azaltzen duen”
“Noiz edo noiz Japoniako umeek Kibubu ikus dezaten espero dut; negar batez utzi nauen obra. Mundu berezi honek betiko iraungo du nire bihotzean”.
Orain, bidaia hau amaitzeko ordua ailegatu zaigu, baina ez diogu lan egiteari uko egingo.
Eskerrik asko!!