Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.
3000 urtearen inguruan gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza.
Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoa eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.
Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…
Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen.
Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.
Gaiarre Antzokia azaroak 28. Estrenaldia Nafarroan