Noviembre, 2020

EZ DOK ERO (Bilbo)

EZ DOK ERO (Bilbo)10nov(nov 10)19:0011(nov 11)19:0019:00 - 19:00 (11)(GMT+00:00)

Sinopsis

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

 

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

ESTREINALDIA: 2020ko azaroaren 10 eta 11n Bilboko Arriaga antzokian

Hora

10 Noviembre, 2020 19:00 - 11 Noviembre, 2020 19:00(GMT+00:00)

Ubicación

Arriaga antzokia

Other Events

Add comment