Mayo, 2023

BAKE LEHORRA (BERGARA)

BAKE LEHORRA (BERGARA)06may20:0020:00(GMT+00:00)

Sinopsis

SINOPSIA

1872an Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira,
amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago,
ateaz bestaldean, alde biotako ofizialak (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna
babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean;
gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal
bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte;
une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari
dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberal eta karlisten arteko liskarraldi batean
irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.
Eszena hauek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan
gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago
joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta
gorrotoa.

Maiatzaren 6an BERGARAko Seminarixoan arratsaldeko 20.00etan

Hora

6 Mayo, 2023 20:00(GMT+00:00)

Ubicación

Bergarako Seminarixoa

Other Events

Add comment