Marzo, 2023

BAKE LEHORRA (GERNIKA)

BAKE LEHORRA (GERNIKA)04mar19:0019:00(GMT+00:00) Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Sinopsis

SINOPSIA

1872an Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira,
amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago,
ateaz bestaldean, alde biotako ofizialak (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna
babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean;
gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal
bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte;
une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari
dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberal eta karlisten arteko liskarraldi batean
irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.
Eszena hauek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan
gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago
joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta
gorrotoa.

Martxoaren 4an GERNIKAko Lizeo Antzokian 19.00etan (euskaraz)

Hora

4 Marzo, 2023 19:00(GMT+00:00)

Ubicación

Gernikako Lizeo antzokia

Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Other Events

Add comment