
Abril, 2021
SIMPLICISSIMUS (Elgoibar)23abr19:0020:3019:00 - 20:30(GMT+00:00) Pedro Muguruza, 7, Elgoibar
Hitz egin al daiteke umorearen mugei buruz umorea erabili gabe? Hitz egin ote daiteke historiako drama latzez, dramara jo gabe? Simplicissimus-ek ausardiaz batzen ditu bi errealitate horiek, XXI mendeko kabaret bat eskeiniz,
Hitz egin al daiteke umorearen mugei buruz umorea erabili gabe?
Hitz egin ote daiteke historiako drama latzez, dramara jo gabe?
Simplicissimus-ek ausardiaz batzen ditu bi errealitate horiek, XXI mendeko kabaret bat eskeiniz, non barre eta negar egin eta jarrera hartzen dugun gertatu diren, gertatzen ari diren eta gertatuko diren dramei buruz.
SINOPSIA
Grunbaum, Fink eta Gerron XX mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten potereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko.
Apirilaren 23an Elgoibarko Herriko Antzokian (euskaraz)
23 Abril, 2021 19:00 - 20:30(GMT+00:00)
Herriko Antzokia
Pedro Muguruza, 7, Elgoibar