TARTEAN teatroaren azkeneko ikuskizuna Donostiko Antzoki Zaharrean estreinatuko da urriaren 16 eta 17an
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu
Sinopsis
TARTEAN teatroaren azkeneko ikuskizuna Donostiko Antzoki Zaharrean estreinatuko da urriaren 16 eta 17an
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”