Ikuskizuna

AI GURE JUANETEAK

LIBURUA EROSI HEMEN

AI GURE JUANETEAKLaboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditugu tarteka, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskeiniko ditugu. Hitzaren eta musikaren ikuspuntu berriak. Hitzek Laboaren kanten letrak (Artze, Lete, Sarrionandiarenak…) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu.

Eszenaratzea minimalista izango da, protagonistei, hitzari eta musikari, garrantzirik handiena emateko. Zumetaren iruditeri estetikoa baliatuko dugu eszenografiarako, eta garai hartako agerraldi eszenikoen aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (“Baga Biga Higa Sentikaria”, esatebaterako) berrerabiliko ditugu.

Argazkiak: Asier Corera. Iturria: Loraldia

Patxo Telleria, egilea

“Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobekitzen eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor-hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baino txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezelako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek, Gaztiga nazatela bizi direnek.”

ESANIKO HITZAK

“Esaniko Hitzak” estilo berria da, mundu anglosaxoian “spoken words” bezala deitua. Prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Prosatik gertutasuna hartzen du, eta soiltasuna; poetikatik errima anarkikoa, metrikaren morrontzarik gabea. Antzezlanetik esatariaren jarrera eszenikoa; musika saiotik erritmoa eta pultsua.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
Aktorea: Patxo Telleria
Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos / Iñaki Maruri eta Maider Lopez
Argi diseinua: David Rodriguez
Soinu teknikaria: Borja Arbaiza
Eszenografia: Pedro Rojo (El Cajón)
Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo
Kanpoko begirada: Mikel Martínez
Jatorrizko Musika: Mikel Laboa
Kartela: Hirudika (Zumetaren iruditik)

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

martxoa 2024

AI GURE JUANETEAK (BILBOko LORALDIA)15mar19:3019:30(GMT+00:00)

apirila 2024

AI GURE JUANETEAK (BAIGORRI)27apr20:3020:30(GMT+00:00)

ekaina 2024

AI GURE JUANETEAK (AZKAINE)22eka20:3020:30(GMT+00:00)

urria 2024

AI GURE JUANETEAK (GERNIKA)12urri19:0019:00(GMT+00:00) Ocho de Enero Kalea, 4, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

AI GURE JUANETEAK (ARETXABALETA)13urri19:0019:00(GMT+00:00) Santa Kurtz 20, Aretxabaleta 20550

azaroa 2024

AI GURE JUANETEAK (LAZKAO)13aza19:0019:00(GMT+00:00)

AI GURE JUANETEAK (IRUÑA)23aza19:0019:00(GMT+00:00) San Agustín kalea, 5, 31001 Iruñea, Nafarroa

AI GURE JUANETEAK (MUTRIKU)24aza18:0018:00(GMT+00:00)

AI GURE JUANETEAK (BASAURI)29aza20:0020:00(GMT+00:00) Kale Nagusia, 2, 48970, Basauri (Vizcaya)

AI GURE JUANETEAK (DONOSTIA)30aza19:3019:30(GMT+00:00)

abendua 2024

AI GURE JUANETEAK (SOPELA)01abe19:0019:00(GMT+00:00) Kurtzio Kulturgunea, sopela

AI GURE JUANETEAK (IRURITA)08abe18:0018:00(GMT+00:00)

AI GURE JUANETEAK (SORALUZE)13abe20:0020:00(GMT+00:00)

AI GURE JUANETEAK (ZEBERIO)27abe19:0019:00(GMT+00:00)