BAKE LEHORRA

Ikuskizuna

Historikoa

BAKE LEHORRA

Amorebietako Ituna. Gure historiako gertaera ezezaguna

1872ko maiatzaren 24an, Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialak (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean; gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberal eta karlisten arteko liskarraldi batean irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.

Eszena hauek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta gorrotoa.

BAKE LEHORRA. GURE HISTORIAKO GERTAERA EZEZAGUNA

Europan bonben izua berriz sentitzen hasi garenean, “Bake Lehorra”-k gogora ekartzen digu erreza dela gerraren metxa piztea, eta aldiz, oso zaila dela itzaltzea. Gerra zaharren gaizki itzalitako txingarrek gerra berriak berpizten dituztela.
“Bake lehorra”-k XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezkereskuma, liberalismo-integismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismoindependentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxirarte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen.

Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.

Amorebietako Ituna, Bigarren Gerra Karlistan bakea ezartzeko ahalegin bat izan zen, gerra piztu eta hilabete gutxira. Itun horrekin ez zen inor kontent geratu, ez karlistak, ez liberalak.
Aste batzuk geroago, alde biak gerran murgildu ziren berriro. Anaien arteko gerra, odoltsua, basatia, lau urtez luzatuko zena.

“Bake Lehorra” gertaera horren eszenaratzea da. Gure historian garrantzitsua bezain ezezaguna den gertaera, hain zuzen. Kontakizuna erudiziotik eta historizismotik aldentzen da. Giza harremanetan kokatzen du fokoa, alde emozionalean.

Fitxa artistikoa

Egile eta Zuzendaria: Patxo Telleria
Aktoreak: Aitor Borobia eta Aitor Fernandino
Gune sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografia: Alberto Mazarbeitia
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
Argiztapena: David Rodriguez
Kartelaren diseinua: Hirudika
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Entitate Kolaboratzailea: Koopera
Ko-ekoizlea: Amorebieta-Etxano Udala

Deskargatu dossierra

EKOIZLEAK

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

ALDERRAY

Ikuskizuna

Historikoa

ALDERRAY. Pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da.

Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.

Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, MORROI gisa.

Antzezlan hau narrazioen narrazio bat bezala egituratuta dago.

Ekintza aurrera doa kontakizun itxuraz independienteen bidez. Hasieran, kontakizun hauek ez daukate zerikusirik protagonistekin, haien bizitzatik urrun dauden pertsonaiei buruzkoak dira. Itxuraz. Baina ekintza aurrera doan heinean, narrazioak gero eta inplikazio gehiago daukate Alderray eta Morroiaren barneko munduarekin, halako moldez non, amaieran haien bizitzaren alderik esanguratsuena ezagutu eta haien minaren zergatiak ulertuko ditugun.

ALDERRAY

“Pertsonaien ehiztaria naiz, istorio kontalaria. Ez dut fikzioa maite, kontatzen ditudan istorioak benetakoak dira denak. Zahartuta nago, ordea. Indar eta kemena galdu ditut. Jada ez dut istorio berririk aurkitzen, ez dut pertsonaia interesgarririk somatzen.  Duela gutxi neska gazte bat hurbildu zait, nire ondoan ofizioa ikasteko asmoz. Morroi gisa onartu dut”.

MORROIA

“Txikitatik entzun ditut Alderrayren narrazioak. Istorio horiek sakonki hunkitu ninduten. Nire bizitzaren jabe izateko adina bete nuenean, haren bila abiatu nintzen, ofizioa bere ondoan ikasteko. Orain Alderrayk zauria dauka ariman, eta nik badakit zergatik”.

Fitxa artistikoa

Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez eta Sandra Fdez.Aguirre
Jantzigintza eta diseinua: Betitxe Saitua
Eszenografia eta objetuen sorkuntza: Pedro Rojo (EL Cajón)
Espazio sonoroa: Adrián Garcia de los Ojos
Kartelaren irudia: Oier Ituarte
Kartelaren diseinua: Hirudika
Argiztapena: David Rodriguez
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

EZ DOK ERO

Ikuskizuna

Historikoa

EZ DOK ERO

"Euskal herriko antzoki batean, zeinaren izena ez dudan gogoratu nahi…”

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.  Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta  belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun.   Mikelotek ez du  bukaera onartu nahi.  Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko,  herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela, ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

Euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa.

Literatura unibertsaleko arketipo ezagunenera joz gero, Mikelek On Kixoteren irudia ekarriko digu gogora, idealismo erabatekoa, ongia egiteko gogo eutsiezina, gloria erdiesteko grina eta errealitatearen interpretazio eszentrikoaz. Patxok Santxo Panza baten itxura hartuko du, bere pragmatikotasun erabatekoa, anbiziorik eza ikaragarria eta baldarkeriarekin.

Bestea bezain zoroa, ez bada gehiago.

EZ DOK ERO DESENTXUFATUA

Euskal Herriko antzoki ia guztiak zoramenez, ainaldiz, arinduraz, aztoramenaz, durduzaduraz, eldarnioz, erauzimenduz, haizekeriaz, harrikadaz, nahasmenez eta ganorabakokeriaz blai utzi ondoren, antzoki txikiak, kultur aretoak edota disziplina anitzeko saloietara joan nahi dugu gure erotasuna barreiatzera.

Horretarako EZ DOK ERO Desentxufatua ekoiztu dugu, edozein espaziora (txiki zein handi) moldagarria izan dadin.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika: Adrian Garcia de los Ojos
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Koekoizpena: Basauriko Social Antzokia

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712
Gaur

No Events


SIMPLICISSIMUS KABARET

Ikuskizuna

Historikoa

Hitz egin al daiteke umorearen mugei buruz umorea erabili gabe? Hitz egin ote daiteke historiako drama latzez, dramara jo gabe?

Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen.  Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta  ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

Antzezlan hau narrazioen narrazio bat bezala egituratuta dago.

  • SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena.
  • Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
  • SIMPLICISSIMUS KABARET MUSIKALA da zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
  • SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.

SIMPLICISSIMUS

“Andreak, hau da gure asmoa:
Giza kontzientzia indartzea
edo akaso umore erreza egitea!
Bakarrik axola digu:
barrea eta fribolidadea.
Ez. Justizia eta libertadea!
Beraz, entzun arretaz,
seriotasun eta larritasunez
eta zergatik ez ganora gabeko irri inozoaz?
Gure ikusle ideala da
inozo eta fustegabekoa.
eta hala ere jakintsu eta ganorazkoa!”

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
Aktoreak: Patxo Telleria, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai
Musikaria: Adrián Garcia de los Ojos
Jantziak eta Eszenografia: Ikerne Giménez
Musika egilea: Adrián Garcia de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
KoekoizpenaBarakaldo Antzokia
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo y Myriam Garzia

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame akorduan

Ikuskizuna

Historikoa

BIBA VOI. Irakurketa dramatizatua

BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame Akorduan.
Dramaturgo italiarren testu hautatuak euskarara ekarriak. (Iraupena: 40 min)

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita). Hauek lirateke irakurketa osatzen duten testu hautatu hoiek:

– MISTERIO BUFO: Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak euskarara ekarria); Eroa eta Heroia (Jose Mari Carrerek euskarara ekarria).
– FRANCA RAMEREN BAKARRIZKETAK: Andrea bere bakardadean (Mikel Martinezek euskarara ekarria); Andre guztiok daukagu istorioa bera (Xabi Paiak euskarara ekarria).
– Anarkista baten ezusteko heriotza (Jon Aurrek euskarara ekarria)
– Adan eta Eva
 (Jose Ramon Utretxek euskarara ekarria)

Antzezlanean egileei buruzko hainbat argibide ematen dira (dramaturgo italiarrek egiten zuten modura): Dario Fo (Nobel Sariduna) eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideología, gizartea edota bizitzarekiko konpromezua…

Fitxa artistikoa

Aktoreak: Mikel Martinez eta Irati Agirrezkukenaga

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

GHERO. Azken euskalduna

Ikuskizuna

Historikoa

9 parabola euskara planetaren inguruan orbitatzen

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.

Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira. Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.

GHERO - TARTEAN TEATROA
Fitxa artistikoa

Dramaturgia egilea: Patxo Telleria

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza
Jantziak eta Eszenografia: Ana Garay
Musika egilea: Iñaki Salvador
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Kartelaren argazkia: Mikel Alonso
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

Zergatik, Jamil?

Ikuskizuna

Historikoa

Aurrez aurre nere hiltzailearekin

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”

 

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoy
Argiztapena: Xabier Lozano
Musika: Pascal Gaigne
Audiobisualak: Acronica Producciones
Diseinu grafikoa: Hirudika
Argazkiak: Guillermo Casas
Eskenografiaren sorkuntza: Eskenitek
Jantziak: Tartean teatroa
Produkzio exekutiboa: TARTEAN teatroa (Pio Ortiz de Pinedo eta Ane Pikaza)

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

DESENTXUFATUAK

Ikuskizuna

Historikoa

Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik…

Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskera ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian.Baina euskera ikasle ez direnentzat ere.

Euskaldun guztion islaere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina! “DESENTXUFATUAK”, “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen eskenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eskenarik arrakastatsuenetaz baliatuz kalitatea konzentratua eskeintzeko.Ez Dok Hiru-ren funtsa “unplugged” (desentxufatuak)

 

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
Fotografia: Guillermo Casas
Espacio Sonoro: Jose Urrejola
Argiztapena: Milakamoon
Diseinu Grafikoa: Tartean
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

PANKREAS

Ikuskizuna

Historikoa

“Pankreas” gaur egungo tragikomedia, bertsoz paratua.

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezuzteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia gertatu egiten da noizbait.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Mikel Martinez,Patxo Telleria

Bertso zuzendaritza: Karmele Aranburu
Bertso aholkularitza: Andoni Egaña
Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai
Argiztapena: Milakamoon
Musika: Santiago Ramos
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Eskenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo e Isabel Acosta
Eskenografiaren eraikitzuna: Eskenitek
Argazkiak: Guillermo Casas
Ekoizlea: TARTEAN Teatroa
Ekoizpen arduraduna: Ane Pikaza
Banaketa: Maria Goiricelaya
Eskerrak: Nati Ortiz de Zárate, Imanol Ituiño, Joseba Uribarri

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

LINGUA NABAJORUM

Ikuskizuna

Historikoa

Euskeraren Historioa zeinean gizona gizonaren kontra eta euskalduna euskaldunaren kontra diharduten.

Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzita eta Jokin Oregik zuzenduta, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. “Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere.” diote pertsonaia zoro hauek “Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara.

Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula”. Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Eskenografia: Jokin Oregi
Eszenografiaren eraikuntza: ATX teatroa
Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
Musika eta soinua: Jose Urrejola
Argiztapena: Milakamoon
Teknikoak: Milakamoon
Diseinu Grafikoa: DiDa
Ekoizpena: EZ DOK HIRU / TARTEAN Teatroa
Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza
Banatzailea: Maria Goricelaya

Deskargatu dossiera
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.