Simplicissimus Kabaret TARTEAN TEATROAren antzerki proiektu berriak umorearen inguruko ariketa eta hauskarketa izan nahi du. XX mendeko gerra arteko hiru komiko (Fritz Grunbaum, Werner Fink eta Kurt Gerron) ezagunen bizitza ikaragarra eta latza abiapuntutzat hartuta, umore satirikoaz eta honen marra gorrietaz dihardu. Patxo Telleriak idatzi du gidoia eta, baita ere eszena zuzendari aritu da. Datorren azaroaren 26 eta 27an estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian.
Nola izan zenuen Grunbaum, Gerron eta Fink komikoen istorioaren berri?
Ez nituen pertsonai historiko hauek ezagutzen Heil Hitler, El Cerdo Esta Muerto, Rudolph Herzog-ek idatzitako liburua irakurri nuen arte. Bertan azaltzen da nola nazien konzentrazio esparruetan hainbat komiko ibili zirela kabareta egiten. Irudi hori, kabareta eta konzentrazio esparruak elkartzeak izugarria iruditu zitzaidan, oso deigarria eta dramatikoa era berean, kriston indarra zuela, indar emotiboa eta mamiazkoa.
Komedia izanda, drama latzetik ere baduela Simplicisimusek kontatzen duen istorioak?
Jakina! Kabaret honetan 20. hamarkadako erotasun, poztasun eta fribolitate garaietatik 40ko une beltzenetara doa, drama eta gordintasuna bermatuta daude. Eta gordintasun horren barruan txertatu dut umorea, umorearen bidez istorio latz eta gordin bat kontatzeko. Grunbaum, Fink eta Gerron Berlineko kabareteko komiko ezagunak izan ziren eta beraien lana komedia egitea zen: umore politikoa, skech satirikoak eta abar. Hori zen bere lana eta konzentrazio esparruetan preso zeundela, lan hori egiten jarraitu zuten.
Eta, nor zen euren publikoa? Borreroak ala presokideak?
Denetarik. Baziren emanaldi batzuk behartuta antzeztu behar zituztenak borreroentzat. Kasu honetan eta beraien egoeran, komeni zitzaien soldaduak dibertitzea. Eta bestetik, bere presokideentzat aritzen ziren egoera latza nolabait arintzeko. Baina kasu honetan oso desberdina zen erabiltzen zuten komikotasuna edo behinzat, honen ikuspuntua nahiz eta, antzezpena konzentrazio esparru batean izan.
Umore edozein egoeratan eman daitekeela?
Umore mota bi daude: bata, poterearen kontura egiten dena; eta beste bat, ahularen kontura egiten dena. Biak ageri dira Simplicissimusen. Oso dokumentazio gutxi dago esparruan egindako kabaretaz eta horregatik agerraldiak eta numero komikoak hutsetik sortu ditut. Hala ere eta, horretara ez bagara jolastu ere, ez da hori nire asmoa, une batzuetan Simplicissimusen erabiltzen den umorea txirriantea suerta daiteke, deigarria, ezezik deserosoa.
Ikuslearen prestakuntza intelektualean sinisten dut eta, zuzen banabil publikoak jakingo du zein testuinguruan esaten den gauza bakoitza, istoriako une edota pasarte bakoitzean bietatik zein den erabiltzen ari garen umorea. Azken finean, Simplicissimus umorearen inguruko ariketa bat da. Baina sketch eta kabareteko eszenen tratamendua oso desberdina da testuinguruaren arabera, horretan saiatu naiz behintzat.
Lan dramatikoak idatzi badituzu ere, badirudi zure eremu naturala komedia dela, tragikomedia kasu honetan.
Ikuskizun honetan ez dakit zer nabarmenduko den gehiago, umorea ala drama, ikusleak esan beharko du azaroan Arriagan estreinatzen dugunean, ea zer jaso edota sentitu duen gehiago. Noski, nik publikoak barre egitea nahi dut hori baita ikuskizunaren asmoa baina, seinale txarra izango litzateke ere, istorio honekin jendea hunkitu ez edota dramatikotasun hori jasoko ez balu.
Hainbat umoregile jazarriak dira egun ere munduan euren lana askatasunean egiteagatik. Istorioa errepika daiteke?
Antzezlanean hori azpimarratzen da, istoria errepika daitekeela, erne ibili behar garela. Hau etorkizunari begira egiten den antzezlana da. Kutsu historizistatik aldentzen gara, abibidez, Grunbaum, Fink eta Gerron gizonezkoak izan arren, eszenan hiru emankumezko antzezlek gorpuztuko dituzte pertsonaiak, urruntze hori azpimarratzeko. Ez dugu istorio biografikoa egin nahi baizik eta pertsonai hauek inspiratutako istorio bat sortzea.
Ez hain urrutira joanda, gurean, Mozal legea erabili da umoreari lerro gorriak jartzeko. Zertara dator hainbeste jazarpen? Umorea arriskutsua al da?
Umore benetan arriskutsua balitz poterearentzat ez genuke erabiltzeko aukerarik izango. Armak bezala. Guk ez dugu esku artean arma bat edukitzerik eta, aldiz, txiste politikoak egiten uzten digute. Hau da, hain arrikutsua ez dela. Poterea eta Umorea elkarrekin bizi daitezke. Egia da, gero eta erregimen estuagoetan, gutxiago toleratzen dela baina, gu bizi garen gizarte liberaletan, txakurrek arkakusoak jasaten dituzten moduan, poteretsuak komikoa jasaten du. Egongo dira kasuak umoreak poterea kolokan jarri duena, baina salbuespena da. Antzerkia bera bezala, antzerkiak mundua alda dezake? Ez. Garrantzitsua da antzerkia edota umoera egotea baina ezin dugu prentsatu hain indartsuak garenik.
Fitxa Artistikoa
Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Aktoreak: Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai, Adrián Garcia de los Ojos
Jantziak eta Eszenografia diseinua: Ikerne Giménez
Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate
Musika egilea: Adrián Garcia de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
Koekoizpena: Barakaldo Antzokia
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo y Myriam Garzia