Vaiven Produkzioek sariak jasotzen jarraitzen dute Azken Trena Trenblikara/Ultimo Tren a Treblinka ikuskizunagatik. Ildo honetatik, Toledoko Teatro Rojasek banatzen dituen antzerki sarietan Patxo Telleriak Gaztelerazko Testugile Onenaren saria jaso du antzezlan honengatik. Baita ere, Antzerki Ikuskizun Onenaren saria jaso du Vaiveneko ekokizpenak eta, Mireia Gabilondo Eszena Zuzendari Onenaren saria jasotzeko izendatuta bazegoen ere, azkenean Emilio Gutierrez Cabak eskuratu du sari hau La Cueva de Salamanca lanagatik.
Ana Pimentak eta Fernando Bernuések sortutako fikzioan, Alfonso Torregrosa, Maiken Beitia, Jon Casamayor, Gorka Martín, Kepa Errasti, Mikel Laskurain, Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Mariano Estudillo aktoreak aritzen dira. Aktore hauen artean gehienak gazteak izan arren, kritika eta publikoaren harrera beroa jaso dute. Esan bezala zuzendaritza Mireia Gabilondorena da eta Dramaturgia Patxo Telleriak egin du bai euskaraz zein gazteleraz.
Antzezlan honetan 1942ko abuztuaren 5ean Varsoviako Ghettoan gertatutakoa azaltzen da. Goiz horretan, Janusz Korczak doktore zaharrak, 200 ume judutar lagundu zituen Treblinkako konzentrazio eremura eramango zituen azken trena hartzera. Leiendaren arabera, naziek bere burua salbatzeko aukera eman bazioten ere, doktoreak ez zituen umeak utzi eta beraiekin abiatu zen Treblinkara. Une honetatik aurrera, galdu egiten da doktorearen arrastoa.
Antzezlanean, publikoa antzerki ekintzaren erdialdean kokatzen da, ikuslea eszenan dauden mahaietan eta literetan jartzen baita, istorio honetako beste umezurtz bat bezala sentituz.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.