DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian

Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.

DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.

Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.

Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.

Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).

Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.

Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.

Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.

A! Azken detailea: sarrera,  'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.


"Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria

Cafe Bar Bilbao-k 13 urte daramatza "Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria antolatzen, Mikel Martinezek bultzatuta. Helburua, antzerkirako gidoien sorkuntza indartzea da.

Aurreko urteetako irabazleen artean; Idoia Garzes, Teresa Calo, Gaizka sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Pedro Zabalza, Galder Perez, Javier Cillero, Kepa Gallego, Aizpea Goenaga edo Oier Guillan daude besteak beste.

Formatu txikiko antzezlan bat badaukazu edo idaztera animatzen bazara, hau da zure aukera!

13garren urtea, jada, 13garren Saria.
Teatro Gidoiak.
Teatro "laburra" edo formatu txikikoa.
Euskaraz edo erderaz.
Epea: Abenduaren 31 arte.
Bestelako arauak HEMEN:

On egin!!