MASKARADA 1980 - 2003
Orain egun gutxi, baten urtebetzea borobila zela eta, MASKARADAn ibilitako asko batu ginen eta hainbat urte gogor eta GOXO gogoratu genuen. Une haiek nahi duenarekin konpartitzeko, bideo bat prestatu dugu, ikuskizun ahien irudi eta audioekin. 23 urte eta 23 ikuskizun, gutxi gorabehera.
Jimmy Pottolo eta Zapataria
Logalea zeukan trapezistaren kasua
Pantzart
Tira Bira Jira Kalejira
Danbor Magikoa
Pistolaren Begi Zuri-Beltzak
Ezagutu Bizkaia
Gastibeltzaren Karabinak
Harrizko Aresti Hau
Gernika 16:30 H.S.O.
Kontrabaxua
Akerlarrua
Marxkarada
Monstruo sakratuak
Ernesto Izatearen Garrantzia
Neruraren Postaria
Izarretako Bitakora
Ikaro
Kaio Luma Zikina
Kontenedore baten Istorioak
Combat
.......................
Hemen dago bideoa:
https://vimeo.com/183608048
ondo pasa!
DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian
Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.
DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.
Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.
Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.
Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).
Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.
Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.
Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.
A! Azken detailea: sarrera, 'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.