EZ DOK HIRU MUSIKOEN BILA
Tartean Konpainia MUSIKOEN BILA ari da, Ez Dok Hiru-ren hurrengo ikuskizunerako.
Musikoek antzezteko gaitasuna izan beharko dute (ikuskizuneko aktoreekin komunikazioa gauzatzeko nahikoa) baina batez ere profesional maila eduki behar dute musikaren arloan.
Bereziki baloratuko da tresna musikal bat baino gehiago menperatzea. Ikuskizunaren abaniko musikala zabala da, eta mota askotako tresnak erabiliko dira, tradizionalak (txalaparta, txistua, trikitrixa…) eta gaur egunekoak (gitarra, bajoa, bateria, tekatuak, haizea…)
Helburua zera da, hiru musikariz osatutako talde bat osatzea, errepertorio zabal bat eskeintzeko, musika tradizionaletik rokanrol-eraino. Hiru musikariak Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin izango dira eskenatokian. Dramaturgia Patxo Telleriarena izango da eta zuzendaritza Jokin Oregirena.
Konpainiak frogak egin nahi ditu EKAINAREN 27 eta 28an, Bilbon.
Interesatuta bazaude, bidali mezu bat helbide honetara (tartean@tartean.com) jotzen dituzun tresna musikalak eta zure ibilbidea zehaztuz.
Eskerrik asko!
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna ekainaren 13 izango da
Ez Dok Hiruren proiektu artistikoa HEMEN
Juana Bernarda eta Abutarda Fajardo: Munstro Sakratuak!!
https://www.youtube.com/watch?v=7OiKa_BfHu8
EZ DOK HIRU ren lehena!!