MASKARADA 1980 - 2003

Orain egun gutxi, baten urtebetzea borobila zela eta, MASKARADAn ibilitako asko batu ginen eta hainbat urte gogor eta GOXO gogoratu genuen. Une haiek nahi duenarekin konpartitzeko, bideo bat prestatu dugu, ikuskizun ahien irudi eta audioekin. 23 urte eta 23 ikuskizun, gutxi gorabehera.

Jimmy Pottolo eta Zapataria
Logalea zeukan trapezistaren kasua
Pantzart
Tira Bira Jira Kalejira
Danbor Magikoa
Pistolaren Begi Zuri-Beltzak
Ezagutu Bizkaia
Gastibeltzaren Karabinak
Harrizko Aresti Hau
Gernika 16:30 H.S.O.
Kontrabaxua
Akerlarrua
Marxkarada
Monstruo sakratuak
Ernesto Izatearen Garrantzia
Neruraren Postaria
Izarretako Bitakora
Ikaro
Kaio Luma Zikina
Kontenedore baten Istorioak
Combat
.......................

Hemen dago bideoa:
https://vimeo.com/183608048

ondo pasa!


antzerkia

EZ DOK HIRU MUSIKOEN BILA

Tartean Konpainia MUSIKOEN BILA ari da, Ez Dok Hiru-ren hurrengo ikuskizunerako.

Musikoek antzezteko gaitasuna izan beharko dute (ikuskizuneko aktoreekin komunikazioa gauzatzeko nahikoa) baina batez ere profesional maila eduki behar dute musikaren arloan.

Bereziki baloratuko da tresna musikal bat baino gehiago menperatzea. Ikuskizunaren abaniko musikala zabala da, eta mota askotako tresnak erabiliko dira, tradizionalak (txalaparta, txistua, trikitrixa…) eta gaur egunekoak (gitarra, bajoa, bateria, tekatuak, haizea…)

Helburua zera da, hiru musikariz osatutako talde bat osatzea, errepertorio zabal bat eskeintzeko, musika tradizionaletik rokanrol-eraino. Hiru musikariak Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin izango dira eskenatokian. Dramaturgia Patxo Telleriarena izango da eta zuzendaritza Jokin Oregirena.

Konpainiak frogak egin nahi ditu EKAINAREN 27 eta 28an, Bilbon.
Interesatuta bazaude, bidali mezu bat helbide honetara (tartean@tartean.com) jotzen dituzun tresna musikalak eta zure ibilbidea zehaztuz.
Eskerrik asko!

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna ekainaren 13 izango da

Ez Dok Hiruren proiektu artistikoa HEMEN

 


ANTZERKI EGUNA (martxoak 27)

MUNDUKO TEATRO EGUNERAKO MEZUA
Mikel Martinez-ek laburtua eta euskaratua

ANATOLI VASSILIEV: “Antzerki mota guztiak behar ditugu”

Antzerkia behar dugu? Galdera hauxe egiten diogu geure buruari milaka antzerkigile etsituk eta miloika pertsona-ikusle nekatuok.
Zer eman ahal digu gaur egun? Eskena hain da txikia gaur egun! Hain gauza gutxi estatu eta hiriekin konparatuta, non “bizi erreala”ren tragediak jokatzen diren.
Zer esan ahal digu Antzerkiak?......... DENA!

Antzerkiak dena esan ahal digu.
Horrela izan da betidanik eta eta izango da betirako.

Eta orain, azkenengo 50 edo 70 urtetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, beste arte sozialen aldean, antzerkia da hitza, begirada, eta gestua zuzen-zuzenean eskeintzen digun bakarra. Antzerkiak ez du inolako bitartekorik behar gizasemeekin eta gizasemeen artean agertzeko, Argiaren alderik gardenena da, ez da Iparraldekoa ez eta Hegoalde, Ekialde edo Mendebaldekoa ere, mundu zabaleko txoko guztietan izaten du distira, mundu zabaleko gizaki guztiei hitz egiten die eta denek ulertzen dute.
Pikutara audio-bideo tresna eta gailu guztiak! Zoazte antzerkira! Bete antzokietako besaulki guztiak! Entzun hitza eta ikusi zuzeneko irudi bizidun horiek! Antzerkia zure aurrean dago, ez galdu antzerkian parte hartzeko aukera, daukagun aukerarik ederrena, agian, gure bizitza presatuegi honetan.

Antzerki mota asko dago eta denak behar ditugu.
Bada antzerki mota bat, halere, inork ere behar ez duena: joku politikoaren antzerkia, politika zikinaren antzerkia, politikarien antzerki alferrikakoa. Ez dugu behar eguneroko terrorearen antzerkia, ez dugu behar odolez eta hilotzez beteriko kaleetako antzerkia, ez dugu nahi erlijio eta kultura ezberdinen arteko leiaren antzerki faltsua…

 

Hemen gaztelerazko mezu ofiziala


DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian

Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.

DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.

Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.

Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.

Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).

Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.

Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.

Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.

A! Azken detailea: sarrera,  'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.


"Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria

Cafe Bar Bilbao-k 13 urte daramatza "Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria antolatzen, Mikel Martinezek bultzatuta. Helburua, antzerkirako gidoien sorkuntza indartzea da.

Aurreko urteetako irabazleen artean; Idoia Garzes, Teresa Calo, Gaizka sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Pedro Zabalza, Galder Perez, Javier Cillero, Kepa Gallego, Aizpea Goenaga edo Oier Guillan daude besteak beste.

Formatu txikiko antzezlan bat badaukazu edo idaztera animatzen bazara, hau da zure aukera!

13garren urtea, jada, 13garren Saria.
Teatro Gidoiak.
Teatro "laburra" edo formatu txikikoa.
Euskaraz edo erderaz.
Epea: Abenduaren 31 arte.
Bestelako arauak HEMEN:

On egin!!

 


2015 antzerki berri on!

zorion

ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
TARTEAN teatroa
Marie de Jongh eta Ez dok Hiru