BAKE LEHORRA


Estreinaldia 2022ko Maiatzaren 21ean eta 23an
Zornotza aretoan

Maiatzak 21 Amorebieta-Etxano
Maiatzak 23 Amorebieta-Etxano
Urriak 7 Getxo

2023

Martxoak 4 Gernika
Maiatzak 6 Bergara
Irailak 29 Bilbo (Pabellón 6)
Irailak 30 Bilbo (Pabellón 6)
Abenduak 1 Oñati (eskolarra eta irekia)
Abenduak 14 Bilbo (Pabellón 6 eskolarra)

2024

Urtarrilak 31 Iruñea


BAKE LEHORRA

 

Europan bonben izua berriz sentitzen hasi garenean, “Bake Lehorra”-k gogora ekartzen digu erreza dela gerraren metxa piztea, eta aldiz, oso zaila dela itzaltzea. Gerra zaharren gaizki itzalitako txingarrek gerra berriak berpizten dituztela.
“Bake lehorra”-k XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezkereskuma, liberalismo-integismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismoindependentismoa… gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxirarte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen.

Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.

AMOREBIETAKO ITUNA. GURE HISTORIAKO GERTAERA EZEZAGUNA

Amorebietako Ituna, Bigarren Gerra Karlistan bakea ezartzeko ahalegin bat izan zen, gerra piztu eta hilabete gutxira. Itun horrekin ez zen inor kontent geratu, ez karlistak, ez liberalak.
Aste batzuk geroago, alde biak gerran murgildu ziren berriro. Anaien arteko gerra, odoltsua, basatia, lau urtez luzatuko zena.
“Bake Lehorra” gertaera horren eszenaratzea da. Gure historian garrantzitsua bezain ezezaguna den gertaera, hain zuzen. Kontakizuna erudiziotik eta historizismotik aldentzen da. Giza harremanetan kokatzen du fokoa, alde emozionalean.

 

SINOPSIA

1872ko maiatzaren 24an, Amorebietan, Serrano Generala eta Orue Diputatua bakea negoziatzen ari dira, amultasun diplomatikoaz gozaturiko giroan; piramide sozialean apur bat beherago, ateaz bestaldean, alde biotako ofizialak (karlista eta liberala) politikarien segurtasuna babesten dute, elkarren arteko gorrotoa eta mesprezua aireratzen duten bitartean; gizarte eskalan beherago, Morgako kanpaleku karlista batean, karlistak soldadu liberal bat afusilatzera doaz, baina exekuzioa eteten da, bake-itunaren emaitza argitu arte; une hartan bertan, bederatzi legoatara, Oñatiko kanposantuan, bi nekazari negarrez ari dira, haur baten hilobiaren aurrean, liberal eta karlisten arteko liskarraldi batean irtendako bala galdu batek hildako haurra; inork ez daki bala zein aldetik irten zen.
Eszena hauek guztiak tartekatu eta kateatzen dira narrazioan. Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua. Handiagoa erremina eta gorrotoa.

Argazkiak


Egile eta Zuzendaria: Patxo Telleria
Aktoreak: Aitor Borobia eta Aitor Fernandino
Gune sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografia: Alberto Mazarbeitia
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
Argiztapena: David Rodriguez
Kartelaren diseinua: Hirudika
Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Entitate Kolaboratzailea: Koopera
Ko-ekoizlea: Amorebieta-Etxano Udala

Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.eus
Kontaktua: (0034) 688 617 712 | tartean@tartean.eus

X