Kortxoaren Dilema
Estreinaldia (euskaraz) 2023ko azaroaren 15 eta 16an Bilboko Arriaga Antzokian
Azaroak 15 eta 16 BILBO (estreinaldia)
Azaroak 17 IGORRE
Azaroak 18 EIBAR
Azaroak 19 ERRENTERIA
Azaroak 23 SANTURTZI
Azaroak 24 ANDOAIN
Abenduak 16 BERGARA
Abenduak 22 GETXO
Urtarrilak 19 BASAURI
Urtarrilak 21 ERANDIO
Urtarrilak 26 TOLOSA
Urtarrilak 27 ARRIGORRIAGA
Otsailak 2 ERMUA
Otsailak 15 IRUÑEA
Martxoak 7 GASTEIZ
Urriak 18, 19 eta 20 BILBO (estreinaldia gaztelaniaz)
Kortxoaren Dilema
SINOPSIA
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
Argazkiak
Argazkien Egilea. Pio Ortiz de Pinedo
KORTXOAREN DILEMA etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral bat da.
ZERGATIK KOMEDIA POLITIKO BAT?
Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik. Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena.
Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero.
Borroka honetan, bizitza galtzen ez duenak, dignitatea galduko du.
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa), Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Jantziak: Ana Turrillas
Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
Argiztapena eta Soinua: David Rodriguez eta Borja Arbaiza
Kartelaren diseinua: Paradox
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Kolaborazioa: Arriaga antzokia
Kontaktua: (0034) 688 617 712 | tartean@tartean.eus