29 otsaila 2016

“AMOUR” FETEN 2016 Saria Ikuskizun Onenari

Tartean teatroa

Zoriontasun eta maitasun handiz. Horrela jaso dugu FETEN 2016ko saria ikuskizun onenari.

AMOUR aspaldi hasi zen Jokin Oregi, ikuskizunaren zuzendari eta egilearen buruan. Teatro Arriaga Antzokia, Basauriko Sozial Antzokia eta Victoria Eugeniaren laguntzarekin martxan jarri ginen orain urtebete. Arretaz, sorkuntza prozesuari aurre egiteko lantalde artistikoa eta teknikoa osatzen joan ginen.

Bidaia luzea eta ederra izan da, kompromesu eta lan handiz egindakoa. Bueltan bi sari izan ditugu estreinatu eta hilabete batetara; Ercilla saria “Euskal produkzio onenari” eta FETEN 2016 saria “Produkzio Onenari”. Hauekin batera, guretzako berebiziko garrantzia duten beste sari batzuk jaso ditugu:
zuen irribarre, malko, besarkada eta esker oneko hitz bakoitza.

Horregatik, Marie de Jongh (Tartean teatrotik) post honen bitartez zuekin elkarbanatu nahi dugu gure zoriontasun eta esker onak. Eskerrik asko bihotzez AMOUR posible egin duzuen guztioi:

Teatro Arriaga, Gerardo Ayo, Basauriko Sozial Antzokia, Elisa Sanz, Emilio Sagi, Daniel Bianco, Xabier Lozano, Pascal Gaigne, Pio Ortiz de Pinedo, Javier Renobales, Ana I. Martinez, Anduriña Zurutuza, Pablo Ibarluzea,Nati Ortiz de Zarate, Javi Tirado, Javi Kandela, Unai Barrio, Edu Zallo, Ane Pikaza, Maria Goiricelaya, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Naia Muñoz, Iñaki Rikarte, Joseba Uribarri, Iñaki Ziarrusta, Borja Ruiz, Emily James, Gillermo Casas, Iñaki Etxarri, Eskena, Donostia Kultura, Jean-André Viala, Cesar Sarachu, Santurtzi, Vitoria-Gasteiz, Lasarte, Arrasate, Eibar, Zornotza, Valladolid, Santander, Barakaldo, Feten…  Eta zuen babesa eman diguzuen guztioi,

“AMOUR, OSASUNA ETA LANA GUZTIONTZAKO”

iruzkinak

Gehitu iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X