AI GURE JUANETEAK

AI GURE JUANETEAK

Estreinaldia: 2024ko martxoaren 15ean Bilboko Itsas Museoan

Estreinaldia LORALDIA jaialdiaren baitan

2024
MARTXOAK 15 BILBO (Itsas Museoa)
APIRILAK 27 BAIGORRI
EKAINAK 22 AZKAINE
URRIAK 12 GERNIKA
URRIAK 13 ARETXABALETA
AZAROAK 13 LAZKAO
AZAROAK 15 BILBO (Bizkaia aretoa)
AZAROAK 24 MUTRIKU
AZAROAK 29 BASAURI
AZAROAK 30 DONOSTIA
ABENDUAK 1 SOPELA
ABENDUAK 8 IRURITA
ABENDUAK 13 SORALUZE
2025
URTARRILAK 11 ERRENTERIA

 

AI GURE JUANETEAK

Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik

 

SINOPSIS

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da.  Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik.  “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditugu tarteka, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskeiniko ditugu.  Hitzaren eta musikaren ikuspuntu berriak. Hitzek Laboaren kanten letrak (Artze, Lete, Sarrionandiarenak…) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin.  Musika ere abiatuko da Laboaren kanten melodietatik, baina hitzak bezala, berezko bide berriak jorratuko ditu.

Eszenaratzea minimalista izango da, protagonistei, hitzari eta musikari, garrantzirik handiena emateko.  Zumetaren iruditeri estetikoa baliatuko dugu eszenografiarako, eta garai hartako agerraldi eszenikoen aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (“Baga Biga Higa Sentikaria”, esatebaterako) berrerabiliko ditugu.

Galeria

Argazkiak: ASIER CORERA – Iturria: LORALDIA

Patxo Telleriaren hitzetan:

“Gaztetan uste nuen Laboak giganteentzat kantatzen zuela, titanentzat, kolosoentzat. Gizonen hartu emanak hobekitzen eta zama aroa laburtzeko gai ziren giganteak. Lehen gorputzarena bezala orain gogoaren zilbor-hestea eteteko gai ziren titanak. Azken orduan arnasa galdu beharrarekin larritzen ez ziren kolosoak. Laboaren kantak ikasi nituen garaian, nik gigantea nintzela uste nuen, titana, kolosoa. Orain norabiderik gabe doan gizabere galdu bat besterik ez naizela dakit. Lehen baino txikiagoa. Lehen baino jakintsuagoa. Horregatik dakit Laboak, heroientzat ez, ni bezelako gizabere galduentzat kantatu zuela, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak direla amesten duten gizabere galduentzat, lantzean behin giganteak, titanak, kolosoak izan nahiko luketen gizabere galduentzat. Laboaren kantak esango ditut nik, orain sentitzen ditudan moduan. Barka nazatela hilda daudenek, Gaztiga nazatela bizi direnek.”

ESANIKO HITZAK

“Esaniko Hitzak” estilo berria da, mundu anglosaxoian “spoken words” bezala deitua. Prosa eta poetikaren erdibidean. Antzezlan eta musika saioaren erdibidean. Prosatik gertutasuna hartzen du, eta soiltasuna; poetikatik errima anarkikoa, metrikaren morrontzarik gabea. Antzezlanetik esatariaren jarrera eszenikoa; musika saiotik erritmoa eta pultsua.

 

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
Aktorea: Patxo Telleria
Musikariak: Adrián García de los Ojos y Maider Lopez
Argi diseinua: David Rodriguez
Soinu teknikaria: Borja Arbaiza
Eszenografia: Pedro Rojo (El Cajón)
Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo
Kanpoko begirada: Mikel Martínez
Jatorrizko Musika: Mikel Laboa
Kartela: Hirudika (Zumetaren iruditik)

Kontaktoa: Myriam Garzia |  (0034) 688 617 712  |  tartean@tartean.eus

X