Teatro txikia

Teatro Txikia atal honetan TARTEAN Teatroak ekoiztutako teatro laburreko piezak eta kontaketa antzeztuak aurkituko dituzue. Iraupen laburreko teatro lanak dira, formato txiki eta ekoizpen errezekoak, ez ohiko espazioetarako egokiak.

TABERNARIA


Tabernaria, Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña antzezlana, taberna batean, benetakoa ala simulatuan egiteko bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako.Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.(Iraupena:30 min)

Ikuzkizuna orrialdea


BIBA VOI



BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame Akorduan.
Dramaturgo italiarren testu hautatuak euskarara ekarriak. (Iraupena: 40 min)

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita)

Ikuzkizuna orrialdea

TXIZATOKI BAT ESZENATOKIAN


“Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?
Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.”
Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik,  irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.

HAMALAU


Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen…

ORBANGABE


Iban Zaldua idazleak sortutako ipuina da Orbangabe, Mikel Martinez aktoreak moldatua eta antzeztua. Testu surrealista bada ere, ez zaio umorea falta. (Iraupena: 14 min)

organgabe

OTOITZA



Patxo Telleriak idatzitako testua da Otoitza, Berria egunkarian argitaratua Covid-19 garaietan. Egunkarian testua argitaratu eta gutxira, Mikel Martinez aktoreak berea egin eta Berria Aretoan zabaldu zen testu liluragarri honen antzezpenaren bideoa. Iraupena: 10 min.

ZALDIA ETA BEHORRA


Gabriel Arestik euskarara ekarri zuen Giovanni Boccaccio idazlearen Dekameron lana, eta lan horretako ipuin bat da Zaldia eta Behorra. Mikel Martinez aktoreak antzeztua, Berria Aretoan argitaratu zen. (Iraupena: 6 min)


ERRAUSKIN


Mari Errauskin ipuina kontatzen digu Mikel Martinez aktoreak, baina ez ohikoa, bertsio berria eta modernoa baizik. (Iraupena: 7 min)

ORREAGAKO GATAZKA


Bakarrizketa hau Lingua Nabajorum antzezlanaren kapitulu ezaguna eta nemoteknikoa da. Patxo Telleriak idatzia, Lingua Nabajorum ikuskizunak Donosti Saria 2014an eta, urte berean, euskarazko testurik onenari Max saria irabazi zituen. Orreagako Gatazka tituludun pasarte hau, Barre Librea ETBko saioan Patxok berak antzeztua izan zen bakarrizketa formatoan.

X