LARRU HAIZETARA

Ikuskizuna

Historikoa

LARRU HAIZETARA sexu-terapia kolektibo bat da.

Sigmund Freud-ek esan zuen “euskal-sexoa” sintagma kontraesanguratsua zela bere terminoetan, “borobil-karratua” edo “funtzionari-kementsua” diren bezela. Guk, arazoa aztertu nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik. Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erderaz ezagunagoa egiten zaiguna: “La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinitoraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea pareleloak dira”

Mendetako madarikazio horren kontra egiteko sortua da LARRU HAIZETARA. Ikuskizun honek “lehen-gero” nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreren kontuan. LARRU HAIZETARA barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere BEHARREZKOA.

Euskera mezuaren parte bat da, alegia, euskera ez da bakarrik edukitzailea, edukia ere bada. Euskerak (euskeraren gramatika eta fonetikak) eskeintzen dituen baliabide, sorpresa, hitz joku eta abarrei zuku guztia atera nahi diegu.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
AKtoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Zuzendaria: Aitor Mazo
Zuzendari laguntzailea: Itxaso Garmendia
Eskenografia: Aitor Mazo
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
Muzika: Bixente Martinez
Diseinu grafikoa: DiDa
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
Eskerrak: Jokin Oregi

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

LKM

Ikuskizuna

Historikoa

Jaun-andre agurgarriak

Mila esker azken esperimentu hirukoitz honetan lekuko izateko gonbitea onartzeagatik. Urte luzetako lanaren emaitza ikusteko unea iritsi da. Hau aukera hau eskeini nahi izan dizuegu, bihotzez eskertzen dugulako gurekiko erakutsi duzuen konfidantza eta pazientzia. Seguru gaude ez zaizuela damutuko gure proiektuan inbertitu izana, apaltasunez esan bait dezakegu, negozio farmazeutikoaren esparruan kontzeptu berri bat sortu dugula, gure enpresa goren mailan kokatuko duena. Azken frogaren lekuko izateko gonbitea egin dizuegu, guztiok batera, doktore zein akziodun, arrakastaren sentipena dasta dezagun.

Eseri beraz, eta gozatu, etorkizuna gurea da eta!

Fitxa artistikoa

Egileak: Patxo Telleria, Jokin Oregi
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktorea: Mikel Martinez
Zuzendari laguntzailea: Mikel Martinez
Argiztapena: Milakamoon
Musika: Edu Diego
Eskenografia: Gorka Minguez
Atrezzoa: Javi Tirado
Diseinu grafikoa: Txapó creativos
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Deskargatu dossierra
Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712

EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTUA

Ikuskizuna

Historikoa

Jaun andere txit agurgarriak

Gutun hau izenpetzen dugunok, munduko euskaldunberririk zaharrenak, kalte horien biktima gara. Orain dela berrogei urte hasi ginen ikasten, eta oraindik “ari gara”. Hainbeste denbora daramagu ikasten non jada ez dakigulan besterik egiten. Engantxaturik gaude, euskaltegi-adiktoak gara, euskara-dependienteak, baldintzomano eta subjuntibopatak.

Badakigu bizpairu urtetan erabat euskalduntzeko gauza diren ikasle listoak daudela, baina zer egingo diogu, jaungoikoak edo dena delakoak fosforoa banatu zuenean, gutaz ahaztu zen. Sex appeal-a banatu zuenean ere bai, baina hori beste historio bat da. Kontua da ez garela oraindik “euskaldun peto” izatera iritsi, eta daramagun martxarekin, nekez iritsiko gara. Gure kalkuloen arabera, ehun eta berrogei urte beharko genituzke Eguzkitzek bezala hitz egitera iristeko; beraz, bi aukera besterik ez dugu: reenkarnazioa edo klonazioa.

Zoritxarrez ez dugu budismoan konfiantza haundirik, eta are gutxiago zientzian. Eta zera pentsatu dugu, geure burua aldatu ezin dugunez, zergatik ez dugu euskera aldatzen?

Esan eta egin, “Euskaltzaindi Berria” sortu dugu, eta hona gure lehen fruitua: “Euskera sencilloaren manifiestoa.” Zinez eskertuko genizueke zuen aretoan gure manifiestoa aurkeztu ahal izatea. Aldez aurretik zuen arretagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztete, 
Patxo Telleria eta Mikel Martinez, 
Euskaltzaindi Berriko Batzordekideek.

Post data: Gure gramatika eta ortografia arauak oraindik indarrean ez daudenez, euskera “estandarra” erabili behar izan dugu. Lehengusu euskaldunzahar batek zuzendu digu testua. Okerren bat egonez gero, berari bota errua.

Fitxa artistikoa

Egilea: Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Ekoizpena:  TARTEAN Teatroa

Kontaktua

Kontaktoa eta banaketa

Jarri harremanetan gure eszenako ikuzkizkunei eta haien banaketari buruz gehiago jakiteko

tartean@tartean.eus(+34) 688 617 712