15 urtarrila 2024

XXI CAFE BAR BILBAO-TARTEAN TEATROA ANTZERKI SARIEN IRABAZLEAK

Tartean teatroa

Hauek dira 2023ko CAFE BAR BILBAO-TARTEAN TEATROA Antzerki sarien irabazleak, euskaraz eta gazteleniazko bertsioetan:

Gaztelaniaz
DIARIO DE DESDICHAS, Braulio Cortés Díaz-ek idatzia

Euskaraz (exequo)
ARROPA ZURIA, Iñaki Cid Larreak idatzia
DOLU (Bizpahiru antzerki sortakoa), Pantzo Hirigaraik idatzia

Beti aipatzen dugunez, benetan zaila izanda sari irabazleen aukeraketa, aurkeztu diren gidoien kalitate altua dela eta. XXI edizio honetan 10 gidoi euskaraz eta 21 gidoi gaztelaniaz aurkeztu dira. Egileen artean 3 emakumezko eta gainerakoak gizonezkoak izan dira. Herrialdeei datokionez 2 Bizkaia, 4 Gipuzkoa  1 Araba 1 Behenafarroakoak izan dira.

Datorren otsailaren 29an CAFE BAR BILBAOn eta, LAUTANHIRU jaialdiaren baitan, euskarazko gidoi irabazle bien irakurketa dramatizatua egingo da.
Eta Pabellon 6 aretoko Antzerki Arinaren Jardunaldietan baitan produkziorako laguntza ere luzatuko dugu, gidoi irabazlea taula gainean erakutsi ahal izateko.

Arauak, sariaren helburuak eta  gidoi irabazleak dagoeneko irakurgai daude CAFE BAR BILBAOko web orrialdean. Hurrengo loturan: https://bilbao-cafebar.com/cafe-teatro/?lang=eu

Gaztelaniazko gidoi irabazlea: DIARIO DE DESDICHAS, Braulio Cortés Díaz-ena

Bio: Braulio Cortés Díaz. (Mas de las Matas, Teruel. 1980)

2000 inguruan iritsi zen Bilbora EHUn kazetaritza egitera. Eta unibertsitateko antzerki taldean hasi zen antzerkia egiten. Bilbon kokatu zen behin betiko 2009an, San Franzisko eta Zabala auzoan, hain zuzen ere.

Getxoko Antzerki Eskolan, Pablo Ibarluzearen Antzerki Fisikoaren laborategian eta Antonio Favarekin, Scuola del Attore Comico-n aktore gisa ere trebatu zen.

Arimaktore taldekoa da. Arimaktorerekin bere testu gehienak muntatu eta antzeztu ditu, hala nola “Encuentro Nocturno de Muerte y Olvido” edo “Mi nombre es Pájaro” laburrak, “Gran Cabaret Pachón” komedia zentzugabea (Naiel Ibarrolaren musikarekin) edo “¡Snark!” haurrentzako pieza, besteak beste.

Baita ere, Felipe Lozak zuzendutako “El Trepa de Palacio” musikal bufoa (Pabellón 6) edo Erre Produkzioak taldearekin egindako “Mil Sombreros” antzerkiari buruzko komediak idatzi ditu.

Diario de desdichas antzezlanaz
“Diario de desdichas” 2020an pandemia baten ondorioz itxialdian egon ginen egunetan gertatzen den obra da. Hain zuzen ere, sei asteren ondoren, haurrak kalera atera genituen lehen egunean. Kilometro bat, ordubete.

Egun horietan, irrealitate-sentsazioa are indartsuagoa egin zen, nabarmenagoa. Baina ez da egoera hori aztertu edo epaitzen duen obra bat. Ia obra guztiek hitz egiten dutenaz hitz egiten du: giza harremanez, absurduez eta garen gauza txikiez…

Irrealitate giro hori samurtasunez eta umorez erreproduzitu nahi izan du. Heroi eta billanorik gabe. Gizakiekin bakarrik.

Euskarazko gidoi irabazlea (exequo): ARROPA ZURIA, Iñaki Cid Larrea-rena

Bio: Iñaki Cid Larrea (Donostia, 1986) egilea eta aktorea.

2021ean lortutako antzerkigintza berrien bekaren ondoren idatzitako BEHIN BATEN LOIOLAN antzezlanarekin Donostia Kutxa literatura saria irabazi zuen 2022an. Urte berean bertako kidea den amaHiru konpainiarekin GAIZKI eta DUZHE DOBRE
antzezlanak sortu zituen (bertan aktore lanetan), biak Pabellon 6 antzerki laburren jaialdian sarituak izan zirenak. Gaur egun DUZHE GAIZKI antzezlanarekin biran ari da, martxoan Victoria Eugenia antzokian egongo dena, besteak beste.

Irratian ere aritzen da Euskadi irratian ostiralero BAIPASA saioan eta aurten euskaraz lehenengo aldiz egiten den Federico Garcia Lorcaren YERMA antzezlana estreinatuko du Zurriola antzerki taldearekin.

Arropa Zuria antzezlanaz

ARROPA ZURIA gure amek eguneroko keinu txikien bidez gutako bakoitzarengan uzten duten ondareari buruz hitz egiten du. Eguneko une desberdinetan gure burura itzultzen diren keinu edo momentu hauek dira bakarrik ez gaudela gogorarazten digutenak,
jende askoz osaturik gaudela esaten digutenak, gu ez garela bakarrik gu garrasi egiten digutenak.

Antzerki hau gurasoak eduki arren benetan gertu ez dituztela sentitzen duten pertsona guztiekin konektatzen duen pieza da. Gurasoak ez daudenean faltan botako dituztela jakin arren, haiengana gehiago hurbiltzeko, aholkuak eskatzeko edo besterik gabe, haiek entzuteko gai ez diren pertsonentzat idatzitako lana da hau; biharko egunean beraien arropa amarena bezain txuria geratuko ez den pertsonentzat alegia.

Testua bi aktoreentzat sortua izan da eta nahasten diren bi mundu ezberdinetan jolasten du. Egotearekin eta ez egotearekin; aurrez aurre hitz egitearekin edo telefonoz hitz egitearekin; bizirik egotearekin eta hilda egotearekin. Bizitzan gertatzen den bezala,
elkarrekin bizi diren errealitatearen eta memoriaren munduak nahastuz hitz egiten duen testua.

Euskarazko gidoi irabazlea (exequo):

DOLU (Bizpahiru antzerki trilogiakoa), Pantzo Hirigarai-rena

Bio: Pantzo Hiriagarai (Baigorri, Behe Nafarroa, 1958)

Kazetaria eta animatzailea Iparraldeko Euskal Irratietan eta bereziki Irulegiko Irratian. Orain erretiratua.

Antzerkian aspaldidanik murgildua, lehenik aktore bezala (Xirrixti Mirrixti taldean) eta gero idazle bezala aritu da. Baditu 30 bat antzerki idatziak Ipar Euskal Herriko talde desberdinentzat.

3 aldiz Donostia hiria saria eskuratua (“Beherearta”, “Lamindegiko Laminak” eta “Garatenea”), eta beste behin Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga saria (“40 urte”)

Eleberri bat ere idatzia du: “Poto” .

Orain , “One man show” edo Bakarrizketak egiten ditu.

“Bizpahiru” trilogiako “Dolua” antzezlana-z

Familiako norbaiten galtzeak larrituta, lagun batek eskatu zion heriotzaren gaiaz zerbait idazteko.

Antzezlan honetan ikusten ditugu lagun talde bat haien adiskide baten ehorzketetatik itzultzen. Debate bat sortzen da haien artean heriotzaz: ba ote da beste bizi bat ondotik eta nolakoa? Ez dira konturatzen hil den laguna haien artean dela, ez dutelako ez ikusten ez eta entzuten alabainan eta hitz egiten duenean, ez diote erantzuten. Honek gaizki hartzen du haien erantzun eza, hilik dagoela ulertzen ez duelako.

iruzkinak

Gehitu iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

X