Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Aurten Isabelle Huppert zine eta antzerki antzezle frantsesak idatzi du manifestua. Adierazpena 20 hizkuntza baino gehiagora itzultzen da, eta milaka ikus-entzuleren aurrean irakurtzen da, mundu osoko antzokietan eskaintzen diren antzezlanen aurretik.

ANTZERKIAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN MEZUA 2017

Beno, hemen gara berriro ere. Berriro ere udaberrian elkartuta, gure sorerra batzarra eta 55 urte geroago Antzerkiaren Nazioarteko eguna ospatzeko. Egun bakar bat, 24 ordu, non teatro mota leku askotan gertatzen: No eta Bunrakuren Antzerkitik Pekineko Opera eta Kathakalira, Greziatik Eskandinabira, Esquilotik Ibsenera, Sofoklesetik Stringberera, Ingalaterra eta Italiaren artean, Sara Kanetik PIrandellora, eta Frantzia baita ere, gu geu gauden tokia, eta Paris naziarteko antzerki talderik ugarienak erakartzen dituen munduko hiria delarik. 24 ordu horietan Frantziatik Errusiara joan gaitezke, Racine eta Molieretik Chejoveraino, edota Atlantikoa zeharkatu Kaliforniar kanpamentu batean bukatzeko, non talde gazte bati, agian, antzerkia berasmatzen eskatu ahal izango diogun.

Izatez, antzerkia bere hautsetatik birsortzen da egunero. Behin eta berriro baliogabetu behar dugun konbenzino bat besterik ez da. Horrela dirau bizi. Antzerkiak espazio eta denborari erronka egiten dion bizitza oparoa dauka, eta lan berrienak pasadan mendeetakoekin elikatzen dira, errepertoriorik klasikoenak moderno bihurtzen dira eszenetara igotzen diren bakoitzean.

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna, ez da, ba, gure bizitzaren egun arrunt bat, besetrik gabe pasatzen utzi ahal duguna. Espazio-denbora erraldoia berbizten du, eta berau gogora ekartzeko, bikaina bezain zuhurra izan zen dramaturgo frantziar bat aipatu nahi nuke, Jean Tardieu: Espazioari buruz hitz egiterakoan, bere buruari galdetu egiten dio ea "zein den puntu batetik bestera joateko biderik luzeena". Denborari buruz zera proposatzen du, "neurtu, segundu-hamarrenetan, "eternitate" hitza ahozkatzen ematen dugun denbora". Espazio-denborari buruz, esaten du baita ere: "lo egin baino lehen, zure burua espazioko bi puntutan finka ezazu, eta kalkulatu zenbat denbora behar den, amets batean, batetik bestera joateko".

"Amets baten" esaera da nire buruan bueltaka beti dabilena. Jean Tardieuk eta Bob Wilsonek elkar topatu dutela ematen du.

Samuel Beckett-en hitzekin ere laburtu dezakegu gure Nazioarteko Anzterkiaren Eguna, bere estilo trebean, Winnieri esatearazten dionean: ¡Oh, bai egun ederra izango zena!

Mezu honetan pentsatzen dudanean (a ze ohorea niri eskatu izana idazteak!), eszena guzti hauen ametsak ekarri ditut gogora. Horregaitik, Unesco areto honetara ez naiz ni bakarrik etorri. Eszenan antzeztu ditudan pertsonai guztiak nirekin etorri dira. Ohiala jaisten zen bakoitzean pertsonaiok joaten zirela ematen zuen, baina lurpeko bizitza bat aitzurtu dute nire barnean, ondoren etorriko ziren pertsonaiak lagundu edo suntsitzeko prest zirenak. Fedra, Araminte, Orlando, Hedda Gabbler, Medea, Merteuil, Blanche Dubois... Ikus-entzule bezala maite eta txalotu ditudan pertsonaiak ere etorri dira nirekin. Horregatik esan dezaket munduarena naizela. Grekoa naiz, afrikarra, siria, veneziarra, errusiarra, brasildarra, persa, erromatarra, japoniarra, marseillarra, newyorktarra, filipinarra, argentinarra, norvegiarra, korearra, alemaniarra, austriarra, ingelesa, mundu osokoa naiz. Hauxe da benetako globalizazioa.

1964. urtean, Nazioarteko Antzerki eguna zela eta, Laurence Olivierrek, mende bat baino gehiago iraundu zuen borroka eta gero, Ingalaterran Antzerki Nazional bat sortu zela iragarri zuen, berak nazioartekoa bihurtu nahi zuena (bere errepertorioa gutxienez). Shakespeare munduarena zela oso argi zeukan.

Asko gustatu zait jakitea, Nazioarteko Antzerkiaren egun hauetako lehenengo mezua, Jean Cocteauri eskatu zitzaiola, 1962an, "Berriro ere Munduari itzulia 80 egunetan" liburuaren idazlea izateagatik. Nik munduari modu ezberdin batean eman diot itzulia. 80 emanaldi edo 80 pelikuletan egin dut, bertan hsartzen ditudalarik antzerkia ala zinema ote diren bereizten zaila diren ikuskizunak.

Hemen hitz egiterakoan ez naiz ni. Ez naiz aktore bat. Antzerkiari bizia ematen dion zenbatuezinezko pertsonaia horietako bat besterik ez naiz. Gure betebeharra da nolabait. Eta gure beharra. Nola azaldu... Guk ez diogu antzerkiari bizia ematen. Antzerkiari esker da gu existitzen garela.

Antzerkia oso indartsua da, edozerreri aurre egin eta gaina hartzen dio, gudeei, zentsurari, diru eskasiari. Aski da "Eszena, eszenatoki huts bat da zehaztugabeko garai batekoa" esan eta bertan aktore bat sartzearekin. Gizona ala emakumea. Zer egingo du? Zer esango du? Hitz egingo dute? Laster jakingo da, publikoa zai dago, publiko hori, bera gabe antzerkia existitu ezin daitekeen publiko hori, ez dezagun inoiz ahaztu. Publikoko pertsona bakar bat, publikoa Aulki huts asko ez egotea espero dugu! Ioneskoren antzezlanean izan ezik. Amaieran Atso Zaharrak dio: "bai, bai, hil gaitezen goi-goian gaudenean, hil gaitezen leiendan sartzeko... kale bat izango dugu, behinik behin”

Antzerkiaren Nazioarteko eguna orain dela 55 urtetatik hona existitzen da. 55 urteetan zortzigarren emakumea naiz mezua esatea eskatzen zaiona, beno, ez dakit mezua hitza egokia den. Nere aurretikoak (gizonezkoak gehienak) imaginaziozko antzerkiari buruz hitz egin zuten, askatasuna, jatorria, kultura aniztasuna aipatu zuten, edertasuna, erantzunik gabeko galderak... 2013. urtean, orain dela 4 urte besterik ez, Dario Fo-k esan zuen: "krisiar gainditzeko modu bakarra, gure kontrako sorgin ehiza haundi baten esperantza da, antzerkiaren artea ikasi nahi duten gazteen kontrakoa batez ere: horrela komeriante diaspora berri bat agertuko da, estualdi hauetatik etekin artistiko pentsaezinak lortuko dituena". “Pentsaezinezko etekinak” programa politiko batean agertzeko moduko formula izan daiteke zalantzarik gabe, ez da hala? Parisen nagoenez, hauteskunde orokor batzuen aurrean, gobernatu behar gaituztenei zera proposatuko nieke, antzerkiak ematen digun pentsaezinezko irabazietan harreta berezia jartzeko. Eta noski, sorgin ehizarik ez!!

Antzerkia niretzat bestea da, elkarrizketa, gorrotorik eza. Herrien arteko adiskidetasuna. Zehatz mehatz zer esan nahi duen ez dakit oraintxe, baina komunitatean sinisten dut, ikus-entzule eta aktoreen arteko adiskidetasunean, antzerkia biltzen dituen guztien elkartean, idazten dutenak, itzultzen dutenak, azaltzen dutenak, jansten dutenak, dekoratzen dutenak, antzezten dutenak, eta bertara joaten direnak baita ere. Antzerkiak babestu egiten gaitu, zaindu... maite gaituela uste dut, benetan... guk maite dugun bezala.

Eskola zaharreko zuzendari zahar bat gogoratzen dut, ohiala altzatu baino lehen, banbalina artean, gauero ahots zendoarekin zera esaten zuen: Bide eman antzerkiari!

Hauexek izango dira nire azkenengo hitzak. Eskerrik asko.

GAUR BILBON:

http://badbilbao.eus/web/eu/beste-programak/antzerkiaren-nazioarteko-eguna/

Itzulpena:Itxaso González

isabelle-huppert1-1024x576


MASKARADA 1980 - 2003

Orain egun gutxi, baten urtebetzea borobila zela eta, MASKARADAn ibilitako asko batu ginen eta hainbat urte gogor eta GOXO gogoratu genuen. Une haiek nahi duenarekin konpartitzeko, bideo bat prestatu dugu, ikuskizun ahien irudi eta audioekin. 23 urte eta 23 ikuskizun, gutxi gorabehera.

Jimmy Pottolo eta Zapataria
Logalea zeukan trapezistaren kasua
Pantzart
Tira Bira Jira Kalejira
Danbor Magikoa
Pistolaren Begi Zuri-Beltzak
Ezagutu Bizkaia
Gastibeltzaren Karabinak
Harrizko Aresti Hau
Gernika 16:30 H.S.O.
Kontrabaxua
Akerlarrua
Marxkarada
Monstruo sakratuak
Ernesto Izatearen Garrantzia
Neruraren Postaria
Izarretako Bitakora
Ikaro
Kaio Luma Zikina
Kontenedore baten Istorioak
Combat
.......................

Hemen dago bideoa:
https://vimeo.com/183608048

ondo pasa!


antzerkia

EZ DOK HIRU MUSIKOEN BILA

Tartean Konpainia MUSIKOEN BILA ari da, Ez Dok Hiru-ren hurrengo ikuskizunerako.

Musikoek antzezteko gaitasuna izan beharko dute (ikuskizuneko aktoreekin komunikazioa gauzatzeko nahikoa) baina batez ere profesional maila eduki behar dute musikaren arloan.

Bereziki baloratuko da tresna musikal bat baino gehiago menperatzea. Ikuskizunaren abaniko musikala zabala da, eta mota askotako tresnak erabiliko dira, tradizionalak (txalaparta, txistua, trikitrixa…) eta gaur egunekoak (gitarra, bajoa, bateria, tekatuak, haizea…)

Helburua zera da, hiru musikariz osatutako talde bat osatzea, errepertorio zabal bat eskeintzeko, musika tradizionaletik rokanrol-eraino. Hiru musikariak Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin izango dira eskenatokian. Dramaturgia Patxo Telleriarena izango da eta zuzendaritza Jokin Oregirena.

Konpainiak frogak egin nahi ditu EKAINAREN 27 eta 28an, Bilbon.
Interesatuta bazaude, bidali mezu bat helbide honetara (tartean@tartean.com) jotzen dituzun tresna musikalak eta zure ibilbidea zehaztuz.
Eskerrik asko!

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna ekainaren 13 izango da

Ez Dok Hiruren proiektu artistikoa HEMEN

 


ANTZERKI EGUNA (martxoak 27)

MUNDUKO TEATRO EGUNERAKO MEZUA
Mikel Martinez-ek laburtua eta euskaratua

ANATOLI VASSILIEV: “Antzerki mota guztiak behar ditugu”

Antzerkia behar dugu? Galdera hauxe egiten diogu geure buruari milaka antzerkigile etsituk eta miloika pertsona-ikusle nekatuok.
Zer eman ahal digu gaur egun? Eskena hain da txikia gaur egun! Hain gauza gutxi estatu eta hiriekin konparatuta, non “bizi erreala”ren tragediak jokatzen diren.
Zer esan ahal digu Antzerkiak?......... DENA!

Antzerkiak dena esan ahal digu.
Horrela izan da betidanik eta eta izango da betirako.

Eta orain, azkenengo 50 edo 70 urtetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, beste arte sozialen aldean, antzerkia da hitza, begirada, eta gestua zuzen-zuzenean eskeintzen digun bakarra. Antzerkiak ez du inolako bitartekorik behar gizasemeekin eta gizasemeen artean agertzeko, Argiaren alderik gardenena da, ez da Iparraldekoa ez eta Hegoalde, Ekialde edo Mendebaldekoa ere, mundu zabaleko txoko guztietan izaten du distira, mundu zabaleko gizaki guztiei hitz egiten die eta denek ulertzen dute.
Pikutara audio-bideo tresna eta gailu guztiak! Zoazte antzerkira! Bete antzokietako besaulki guztiak! Entzun hitza eta ikusi zuzeneko irudi bizidun horiek! Antzerkia zure aurrean dago, ez galdu antzerkian parte hartzeko aukera, daukagun aukerarik ederrena, agian, gure bizitza presatuegi honetan.

Antzerki mota asko dago eta denak behar ditugu.
Bada antzerki mota bat, halere, inork ere behar ez duena: joku politikoaren antzerkia, politika zikinaren antzerkia, politikarien antzerki alferrikakoa. Ez dugu behar eguneroko terrorearen antzerkia, ez dugu behar odolez eta hilotzez beteriko kaleetako antzerkia, ez dugu nahi erlijio eta kultura ezberdinen arteko leiaren antzerki faltsua…

 

Hemen gaztelerazko mezu ofiziala


DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian

Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.

DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.

Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.

Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.

Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).

Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.

Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.

Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.

A! Azken detailea: sarrera,  'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.


"Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria

Cafe Bar Bilbao-k 13 urte daramatza "Bilbao" Teatro Laburreko gidoien Saria antolatzen, Mikel Martinezek bultzatuta. Helburua, antzerkirako gidoien sorkuntza indartzea da.

Aurreko urteetako irabazleen artean; Idoia Garzes, Teresa Calo, Gaizka sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, Pedro Zabalza, Galder Perez, Javier Cillero, Kepa Gallego, Aizpea Goenaga edo Oier Guillan daude besteak beste.

Formatu txikiko antzezlan bat badaukazu edo idaztera animatzen bazara, hau da zure aukera!

13garren urtea, jada, 13garren Saria.
Teatro Gidoiak.
Teatro "laburra" edo formatu txikikoa.
Euskaraz edo erderaz.
Epea: Abenduaren 31 arte.
Bestelako arauak HEMEN:

On egin!!

 


ZERGATIK JAMILEN BIDAIA HASI DA

“Zergatik Jamil?” da gure hurrengo ikuskizunaren izenburua. Dagoeneko lan taldea burubelarri dabil lanean.

Patxo Telleriak idatzitako thrillerraren pertsonaiak Mikel Martinez eta Eneko Sagordoyren hezur-haragian gorpuzten ari dira. Pixkanaka baina sendotasunez bagoaz obraren ibilbidea asmatzen Jokin Oregi eta Patxoren zuzendaritzapean. Pixkanaka, oraindik tarte luzea dagoelako Urriko estreinaldirarte; sendotasunez, proiektuak kalitate handiko zutabeak dituelako.

Eszenatokira igo aurretik dagoen bidaia luze horren hasieran gaude beraz. Eskerrak lan talde ezin hobea lortu dugula!

Ezkerretik eskuinera:Maria Goiricelaya,Oier landa, Antton Urkidi, Dani Bernues, Pascal Gaigne,David Bernues, Patxo Telleria, Mikel Martinez, Eneko Sagardoy, Jokin Oregi, Xabier Lozano, David Rodriguez, Antxon Elorza, Ane Pikaza eta Pio Ortiz de Pinedo argazkilaria.

 


2015 antzerki berri on!

zorion

ZORIONAK eta URTE BERRI ON!
TARTEAN teatroa
Marie de Jongh eta Ez dok Hiru


Basauriko Social Antzokia

Pasaden astean Basaurin egon ginen PANKREAS-arekin. Primeran!
Gaur goizean bueltatu gara, eta berriro egin dugu, institutu eta euskaltegietako ikaslekin oraingoan. 450 pertsona. Segundan!
Oso-oso ondo.

Ah! eta emanaldiak... ederto antolatuta.