Teatro Laburreko Gidoien Saria

KAFE BAR BILBAO-k,
TARTEAN teatroak lagunduta,


“Kafe Bar Bilbao”
Teatro Laburreko Gidoien Saria

lehiaketaren 12. ediziora dei egiten du.
Hona hemen lehiaketaren arauak:


1.- Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. "Formato txikia"-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa "erreza" izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabegera.

2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

3.- Saria 1.200 € izango da euskarazko modalitatean eta eta 1.200 € gaztelaniazkoan.

4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bibao-ra:
info@bilbao-cafebar.com
             2014ko Abenduaren 31 (barne) bitartean.

..........................................  Sariaren arau guztiak hemen


Basauriko Social Antzokia

Pasaden astean Basaurin egon ginen PANKREAS-arekin. Primeran!
Gaur goizean bueltatu gara, eta berriro egin dugu, institutu eta euskaltegietako ikaslekin oraingoan. 450 pertsona. Segundan!
Oso-oso ondo.

Ah! eta emanaldiak... ederto antolatuta.


Abenduak 7, Durangon, Pankreas eta Korapiloak

Gaur, hilak 7, Durangoko Azokan, PANKREAS testu zoragarriaren liburuaren aurkezpena egingo dugu (Patxo eta Mikelek),  Ahotsenea gunean goizeko 12:45ean.
Eta arratsaldeko antzerki-maratoian, San Agustin Antzokian, DENBORAREN KORAPILOen bakarrizketa polit bat egingo du Mikelek: "Lazaroren berpizketa"


Abenduak 5: LINGUA SOPELArum

Abenduaren 5ean Lingua Nabajorum Sopelan, Kurtzio Kultur etxean, goizeko 11etan eta arratsaldeko 8etan.
Hemen daukazue lanaren zatitxo bat: Marru-Marru Marra-Marrazki.

Ondo pasa!

 


Abenduak 3

Gaur ere euskara -eta antzerkia-ren eguna da.

Eta ospatzeko....

"Lingua Nabajorum" Oñatin, goizeko 12etan, Santa Ana Antzokian.

"Desentxufatuak" Getxon, arratsaldeko 6:30etan, Hizkuntz Eskolan.

 


Basauri eta Igorre

Asteburu polita daukagu aurrean.
PANKREAS Basaurin ostiralean, hilak 28, goizez eta arratsaldez, eta Igorren larunbatean, hilak 29an.

Emanaldi biak oso ondo antolatuta eta iragarrita.

Eskerrik asko BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIA
eta Euskara TOPAGUNEAri!


XII. Teatro Laburreko Gidoien Saria

Cafe Bar Bilbao eta TARTEAN teatroa-k
XII. Teatro Laburreko Gidoien Saria antolatzen dute.

Lanak aurkezteko epea Abenduaren 31ean bukatzen da.
Aurreko urteetako lan sarituak eta Lehiaketaren arauak hemen: 
http://www.bilbao-cafebar.com/saria.htm

Zuen lanen zain: Anima zaitezte!


PANKREAS Santurtziko 35. Antzerki Jaialdian.

PANKREAS Santurtzin, 35. Antzerki Jaialdian.

Serantes Kultur Aretoan, Azaroaren 13an, 20:30etan.

Ez galdu aukera!

Sarrerak hemen

 

PANKREAS - Guillermo Casas argazkilaria
...neurosia sendatzeko talde terapia egiten...

 

 

 

 


Pankreas en Bilbao

Los próximos 23 y 24 de octubre estaremos representando Pankreas en el Teatro Campos Elíseos Antzokia de Bilbao.  Mikel Martínez, Patxo Telleria y Joseba Apaolaza protagonizan 'Pankreas', una comedia contemporánea en verso y en euskera escrita por Patxo Telleria y dirigida por Jokin Oregi.

[bs_well size="md"]Tres amigos. Uno necesita urgentemente un trasplante de páncreas. Otro tiene previsto suicidarse al cumplir los 60, para esquivar un Alzheimer hereditario. El tercero les junta para plantear que este último, que acaba de cumplir 59, adelante su suicidio y done al primero su páncreas.[/bs_well]

[bs_lead]

Consigue tus entradas

[/bs_lead]

 


QUERIDA HIJA en Valise

Marie de Jongh ha cogido las maletas para participar en la 27º edición del Festival Internacional de Teatro Valise 2014, donde la compañía ha tenido una fabulosa acogida con la obra “Querida Hija

Tras la función realizada en El Teatr i Aktora han puesto rumbo al Teatro Nacional de Títeres de Bialystok. Con ambos teatros llenos regresan a casa.