MASKARADA 1980 - 2003

Orain egun gutxi, baten urtebetzea borobila zela eta, MASKARADAn ibilitako asko batu ginen eta hainbat urte gogor eta GOXO gogoratu genuen. Une haiek nahi duenarekin konpartitzeko, bideo bat prestatu dugu, ikuskizun ahien irudi eta audioekin. 23 urte eta 23 ikuskizun, gutxi gorabehera.

Jimmy Pottolo eta Zapataria
Logalea zeukan trapezistaren kasua
Pantzart
Tira Bira Jira Kalejira
Danbor Magikoa
Pistolaren Begi Zuri-Beltzak
Ezagutu Bizkaia
Gastibeltzaren Karabinak
Harrizko Aresti Hau
Gernika 16:30 H.S.O.
Kontrabaxua
Akerlarrua
Marxkarada
Monstruo sakratuak
Ernesto Izatearen Garrantzia
Neruraren Postaria
Izarretako Bitakora
Ikaro
Kaio Luma Zikina
Kontenedore baten Istorioak
Combat
.......................

Hemen dago bideoa:
https://vimeo.com/183608048

ondo pasa!


Mari Jaiari agurra (Patxo Telleria pregolaria)

Bilbotarrak, Aste Nagusia bukatzera doa, eta honekin batera nire pregoilari lana.

Milesker zuei, gurekiko izan duzuen jarrera jatorragatik. Milesker ere konparsei, eta bereziki Jai Batzordeko jendeari, egiten duten lan itzelagatik: Itxaso, Oihana, Izaskun, Yanire, Itziar, Ziortza, Javi, Iker, Lier eta Lion-i.  Zuen militantzia eskuzabala miresten dut. Eta Gisseleri, eta ondoan izan ditugun bere konpartsako kideei.

Bukatzeko, Gabriel Arestiren hitz batzuk birziklatzeko atrebentzia izan dut. Barka diezadala:

Aste Nagusia
defendituko dugu.

Errutinaren kontra,
indibidualismoaren kontra
Uniformidadearen kontra
defendituko dugu Aste Nagusia.

Galduko ditugu lo, atsdeden eta sosegua,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.

Etorriko dira erasoak, liskarrak eta ezinulertuak,
etorriko dira moda errezak, merkatu interesak eta globalizazioak,
baina aste nagusia defendituko dugu.

Ni joango naiz,
Mari Jaia erreko dute
Baina aste Nagusiak iraunen du zutik.


Patxo Telleriaren pregoia, Aste Nagusia 2016

Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!
Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.

Estoy emocionado no lo puedo negar.
Oraintxe bertan egingo nuke negar.

Aste Nagusia hastera doa. Ondo, bai, ondo!
Siento el orgullo de pregonero en lo más hondo.

No queremos que la plaza se llene de harina,
beraz, pregoia izango da labur eta arina.

Gocemos de la fiesta con gracia, con arte,
zapata zolak dantzan apurtu arte.

De día y de noche como quien no tiene casa,
kalean gora ta behera, lasai, gure kasa.

Bebiendo en finas copas, en katxis o a morro,
baretzeko edozein kezka eta amorro.

Edanez patxarra, ura, zerbeza, edo ardo,
yo con tres o cuatro potes voy que ardo.

Bailando rockanrol, merengue o jota,
jaietan inor ez dago burutik jota.

En Abando, el Arenal o en Licenciado Poza,
Bilboko txoko guztietan aurkituko duzu poza.

Al son de la alboka, el piano o la batera,
denak rollo onean, denak batera.

Viviendo la fiesta en grupo, en tríos o a dos,
zuek kontent bazarete neu ere ados.

Las agresiones sexistas nos hartan.
Ez dago bromarik, gai hartan.

Batzuk ez dakite errespetua zer den,
fuera agresores, anda y que les den.

La violencia y prepotencia nos dan asco,
beraz, jardun gaitezen jator, ta eskerrik asko.

A tu abuelo, a tu vecina del cuarto bésala.
Maita ezazu, besteek maitatzen zaituzten bezala.

Hay muchas formas de amar,
zortzi, bederatzi edo hamar.

Por ejemplo: “Zuk pizten didazu hamaika sugar,
o baby, crazy baby, you are my sugar.

Edan dezagun tragu bat edo bi.
Dónde estabas ayer, que no te vi?”

Gogoan izan nahi dut falta zaigun jende oro
Y afirmo que la convivencia en paz es oro.

Bilbao es lugar de acogida, y a quienes dudan,
hara zer pentsatzen dudan:

Esta ciudad es global como aldea.
Bertoko edo kanpoko, non dago aldea?

De Guadalajara, el Llano, México o la Laguna,
bertokoa zara zeu be, adiskide eta laguna.

Aitziber, Luis Ricardo, Mihail edo Hasan,
xenofofia ez dugu nahi jasan.

Seas de Santutxu, Marraques, o de Quito,
orain eta hemen bilbotarra zara, eta kitto.

Como el musgo y el verdin
Hemen denak berdin-berdin.

Egin dezagun errfuxiatuentzako kabia.
¿Quién decía que más gente no cabía?

Acojamos refujiados, bajemos de la almena;
haiek beharra dute, eta guk ahalmena.

Sin Dios, con Dios, con Buda o Alá,
denak berdinak ez gara jaio, ala?

Y un saludo a quienes limpian el recinto, barre que barre
bitartean gu gaudelarik barre eta barre.

Nosotros llevamos la fama, vosotros cardáis la lana,
biba zuek, eta biba zuen lana!

Maiteago zaituztet arraitxoak ura baino.
Y si la ría está limpia igual me doy un baño.

Bilbotar eta bisitariei festa ederra dizuet opa,
y que el destino nos libre de toda Opa.

Y si caen chuzos de punta esto es Bilbao, qué mas da,
euripean edo eguzkipean, hemen festa egingo da.

Mantendu dezagun behar adina kemen,
hasta que el domingo a Marijaia quemen.

Y si no digo esto mis amigos me apalean:
Bilbao la ostia da, nire uste apalean.

Aste Nagusia, donde el deseo con la ocasión se topa:
Zorionagatik egin dezagun topa!

Gora Zuek! Gora Aste Nagusia! Gora Marijaia!


antzerkia

EZ DOK HIRU MUSIKOEN BILA

Tartean Konpainia MUSIKOEN BILA ari da, Ez Dok Hiru-ren hurrengo ikuskizunerako.

Musikoek antzezteko gaitasuna izan beharko dute (ikuskizuneko aktoreekin komunikazioa gauzatzeko nahikoa) baina batez ere profesional maila eduki behar dute musikaren arloan.

Bereziki baloratuko da tresna musikal bat baino gehiago menperatzea. Ikuskizunaren abaniko musikala zabala da, eta mota askotako tresnak erabiliko dira, tradizionalak (txalaparta, txistua, trikitrixa…) eta gaur egunekoak (gitarra, bajoa, bateria, tekatuak, haizea…)

Helburua zera da, hiru musikariz osatutako talde bat osatzea, errepertorio zabal bat eskeintzeko, musika tradizionaletik rokanrol-eraino. Hiru musikariak Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin izango dira eskenatokian. Dramaturgia Patxo Telleriarena izango da eta zuzendaritza Jokin Oregirena.

Konpainiak frogak egin nahi ditu EKAINAREN 27 eta 28an, Bilbon.
Interesatuta bazaude, bidali mezu bat helbide honetara (tartean@tartean.com) jotzen dituzun tresna musikalak eta zure ibilbidea zehaztuz.
Eskerrik asko!

Kurrikulumak jasotzeko azken eguna ekainaren 13 izango da

Ez Dok Hiruren proiektu artistikoa HEMEN

 


ANTZERKI EGUNA (martxoak 27)

MUNDUKO TEATRO EGUNERAKO MEZUA
Mikel Martinez-ek laburtua eta euskaratua

ANATOLI VASSILIEV: “Antzerki mota guztiak behar ditugu”

Antzerkia behar dugu? Galdera hauxe egiten diogu geure buruari milaka antzerkigile etsituk eta miloika pertsona-ikusle nekatuok.
Zer eman ahal digu gaur egun? Eskena hain da txikia gaur egun! Hain gauza gutxi estatu eta hiriekin konparatuta, non “bizi erreala”ren tragediak jokatzen diren.
Zer esan ahal digu Antzerkiak?......... DENA!

Antzerkiak dena esan ahal digu.
Horrela izan da betidanik eta eta izango da betirako.

Eta orain, azkenengo 50 edo 70 urtetan, inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, beste arte sozialen aldean, antzerkia da hitza, begirada, eta gestua zuzen-zuzenean eskeintzen digun bakarra. Antzerkiak ez du inolako bitartekorik behar gizasemeekin eta gizasemeen artean agertzeko, Argiaren alderik gardenena da, ez da Iparraldekoa ez eta Hegoalde, Ekialde edo Mendebaldekoa ere, mundu zabaleko txoko guztietan izaten du distira, mundu zabaleko gizaki guztiei hitz egiten die eta denek ulertzen dute.
Pikutara audio-bideo tresna eta gailu guztiak! Zoazte antzerkira! Bete antzokietako besaulki guztiak! Entzun hitza eta ikusi zuzeneko irudi bizidun horiek! Antzerkia zure aurrean dago, ez galdu antzerkian parte hartzeko aukera, daukagun aukerarik ederrena, agian, gure bizitza presatuegi honetan.

Antzerki mota asko dago eta denak behar ditugu.
Bada antzerki mota bat, halere, inork ere behar ez duena: joku politikoaren antzerkia, politika zikinaren antzerkia, politikarien antzerki alferrikakoa. Ez dugu behar eguneroko terrorearen antzerkia, ez dugu behar odolez eta hilotzez beteriko kaleetako antzerkia, ez dugu nahi erlijio eta kultura ezberdinen arteko leiaren antzerki faltsua…

 

Hemen gaztelerazko mezu ofiziala


2015eko ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketaren irabazleak

2015ean ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburrean SARITUTAKO TESTUAK IRAKURTZEKO AUKERA HEMEN

Arantza Iturbek, Mikel Fernandinok eta Imanol Ituiñok irabazi dute ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Laburreko XIII. edizioa.
Gidoi Lehiaketa Sari hauen helburua gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea da eta Plaza Berriko Café Bar Bilbao tabernak antolatzen ditu, Tartean Teatroa antzerki konpainiaren laguntzarekin.

Aurtengo Euskarazko saria, Euskadi Irratiko Arantxa Iturbek kazetariak jaso du, Lagunik onena izenburuko lanagatik. Itxaron-gela batean telefono-deien zain dauden bi emakume ezezagunei buruzko istorioa da.

Gaztelaniazkoan, Mikel Fernandino antropologo, musikari, antzerkigile eta editore donostiarraren eta Imanol Ituiño mago bilbotarraren artean banatu da, ex aequo, saria. Lehenengoak Un pequeño paso para el hombre umorezko istorio futurista bat aurkeztu du; bigarrenak, Ramón Álvarez Escudero magoaren benetako istorioan oinarrituta dagoen Ramper izeneko lana.

Zorionak eta Eskerrik asko zuen lanak gurekin elkarbanatu dituzuen guztioi.
Gure aldetik, urtero urtero bezala,  gidoigintza eta antzerkia sendotzearen ahaleginean jarraituko dugu.

 


“PANCREAS” DE PATXO TELLERÍA SALTA A LOS ESCENARIOS EN CASTELLANO

Hace ya más de un año que “Pankreas”, de Patxo Tellería, se estrenaba en el Teatro Arriaga de Bilbao. La compañía TARTEAN teatroa se aventuraba entonces a poner una obra contemporánea sobre las tablas pero escrita en verso y en euskera, algo inédito hasta la fecha.

El texto, de gran valor teatral, caía entonces en manos de la productora Concha Busto, quien, se despedía ya de los escenarios con una extensa carrera y múltiples premios en su reconocidísima trayectoria. Es entonces, cuando, enamorada del mismo, decide lanzarse a poner en pie su versión en castellano. Así, y tras año y medio de trabajo, “Páncreas”, verá la luz el 25 de Noviembre en el mismo Arriaga. Producida por Concha Busto Producción y Distribución y el Centro Dramático Nacional (CDN) y en colaboración con Fernando Cayo y TARTEAN teatroa, el público podrá disfrutar de esta tragicomedia ahora en su otra versión.

Bajo la dirección de Juan Carlos Rubio, ésta vez serán Fernando Cayo, Alfonso Lara y Santiago Ramos quienes darán vida a los personajes de Patxo Tellería.

Desde TARTEAN auguramos un brillante recorrido a esta nueva y maravillosa versión que Juan Carlos Rubio, su director, presenta con estas bellas palabras:

Páncreas es un título corto, críptico y anatómico. Empezaré por la anatomía. Busco en el diccionario y me entero de que es un órgano impar que ocupa una posición profunda en el abdomen, por detrás del estómago y que, dado que es muy difícil de palpar, sus procesos tumorales tardan en ser diagnosticados. Vaya, parece que el misterio acompaña a este proyecto. Estoy igual que al principio. Pero he aquí que me tropiezo con el subtítulo de la pieza: “Tragicomedia de vida y muerte o cómo juega a veces la suerte”. ¿”Páncreas” es tragedia, comedia, vida, muerte, juego y suerte? Eso es apuntar muy alto. Veamos. Leo el texto. No. Devoro el texto. Y compruebo que es cierto: no falta de nada en esta disparatada y divertida historia de tres amigos, número impar también, como nuestro esquivo órgano segregador de insulina, glucagón y somatostina. Solo que aquí los segregados son Juan, Pablo y Javi, que a golpe de confesión nos irán sirviendo un fresco sobre la condición humana, sus bajezas y grandezas. ¿Qué somos capaces de hacer o no hacer por alguien querido? ¿Hasta dónde llegaría nuestra generosidad? ¿Hasta el páncreas? Quién sabe. Puede que en lo más profundo, ahí dónde no se puede palpar, se instalen ocultos sentimientos y deseos difíciles de ser diagnosticados. Y para redondear la originalidad del asunto déjenme decirles que esta obra es en verso. Como lo leen. Patxo Telleria ha rizado el rizo y se lanza a las aguas de la rima. Con un par de páncreas. Me encantan los retos. Dirigir esta obra lo es“.

CQ0Zd-lWgAACgsh

 

 

 

Noviembre 26, 27, 28 y 29
BILBAOTeatro Arriaga ESTRENO
 

Del 11 Diciembre al 24 de Enero
MADRID Teatro Valle Inclán - Sala Francisco

Enero 30
MADRID Teatro Tomás y Valiente

Febrero 2 y 3
MÁLAGA Teatro Cervantes

Febrero 4 - 5 - 6 y 7
SEVILLA Teatro Lope de Vega

Febrero 12
SANTURTZI Serantes Kultur Aretoa

Febrero 13
LOGROÑO Teatro Bretón de los Herreros

Febrero 14
PAMPLONA Teatro Gayarre

Febrero 19
LEGANÉS Teatro José Montleón

Febrero 20
SAN FERNANDO DE HENARES Centro Municipal de Cultura Federíco García Lorca

Febrero 21
TRES CANTOS Teatro Municipal de Tres Cantos 

Febrero 27
CÓRDOBA Gran Teatro de Córdoba

Marzo 4
TORRELODONES Teatro Bulevar

Marzo 5
MAJADAHONDA Casa de la Cultura Carmen Conde

Marzo 8
EIBAR Complejo Educativo de Eibar

Marzo 11,12 y 13
ZARAGOZATeatro Principal

Marzo 18 y 19
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA Teatro Cuyás

Del 29 de Marzo al 3 de Abril
VALENCIATeatro Principal

Abril 8
COLLADO VILLALBA (Madrid)
Casa de la Cultura de Collado

Abril 9
SAN SEBASTIÁN DE LOS REYES (Madrid)
Teatro Auditorio Municipal Adolfo Marsillach

Abril 10
TORREJÓN DE ARDOZ(Madrid)
Teatro José María Rodero

Abril 16
MÓSTOLES (Madrid)
Teatro del Bosque

Abril 17
GETAFE (Madrid)
Teatro Auditorio Federico García

Abril 23 y 24
ALCALÁ DE HENARES (Madrid)
Teatro Salón Cervantes

Abril 29
AVILÉS Teatro Palacio Valdes

Abril 30
GIJÓN Teatro Jovellanos

Mayo 4
VIGO Teatro Afundación Vigo

Mayo 6 y 7
LA CORUÑA Teataro Rosalia de Castro

Mayo 8
ORENSE Teatro Principal

Mayo 14
MURCIA.Teatro Circo

Mayo 20 y 21
SANTANDER. Palacio de Festivales de Cantabria.

Mayo 26
PALENCIA. Teatro Principal

Mayo 27
LEÓN Auditorio Ciudad de León

Junio 11
VITORIA Teatro Principal Antzokia


ALFABETO BAT AITORRENTZAT

ZINEBI jaialdiak Ohorezko Mikeldia eskeini dio Aitor Mazori bere 57 edizioan. Patxok "ALFABETO BAT AITORRENTZAT" testua idatzi du, oroimen ederrez betetako testua. Eskerrik asko Patxo.

ALFABETO BAT AITORRENTZAT

Liburua ireki eta A letra ikusi dut: Aitor, aktoreaartista. Eta agertoki gainean zezelka egin genituen lehen urteak etorri zaizkit gogora (nik gehiago zezeltzen nuen, hura helduago zegoen, aktore jaio baitzen). Orrialdea pasatu eta B agertu da, Aitor bikainaberebizikoaberealdikoa; energia zuen gogotik, hainbeste, gure etorkizuna txiki geratu eta joan egin zela. C letrarekin bidaia luze-luze bat egin dugu elkarrekin, eta gaztelaniazko hitz hauek datozkit gogora: compañeroscolegas,codirectorescoguionistas. Izan ere, urte batzuk gerago elkartu egin ginen berriz, eta elkar oso ondo ulertzen genuen, desberdinak ginen arren. Hurrena D dator, eta Aitor deskribatzen,delineatzen ikusten dut: boligrafoa eskuan (beti boligrafoa) mantelak, paperezko musuzapiak, gidoiak eta fakturak pertsonaia zoragarriez josten. Gidoi grafiko bat dut bereziki gogoan, boligrafoz marraztutako hamabost metro luzeko orri jori, neurriz gorako, argi, eder, ezinezko eta miragarri bat. Eta ez dut D letraren orrialdea atzean utzi nahi dandy esan gabe, gogoak eman didalako. Orrialdea pasa eta E dator, gizon egundainokoa. Baina haren atzetik F, beste aurpegia, gizon feirosa, hauskorra. Feirosa eta fermua, aldi berean. Fermua eta feirosa. G letrarekin bateragaitzeko gizona ikusten dut, eta baita haren indar komiko geldigaitz gangarra ere, zeinak ezinbestean naraman Hra, hamaika irri egitera. Ez dut letra iheskor ia ikusezin hori alboratuko, ordea, hitz hau aipatu gabe, existituko ez balitz harentzat apropos asmatuko nukeelako: haizea, urakan-haizea. Eta haize horrek gizon haserrekorra du lagun; baina erraza da, oroitzapenak gehiegi arakatu gabe, ilargiaren beste aldea ikustea: I letraren eskutik datorren gizon inuzenteaJletrarekin ez naiz asko luzatuko, ez neurrigabeko jan-edanez hitz egin nahi ez dudalako, baizik etaK dudalako gustukoago, kar-kar, gogoratzen naizelako nola, kar-kar, zenbatetan, kar-kar, ezin diot barreari eutsi, kar-karLren orrialdea presaz pasako dut, ez hitzak falta zaizkidalako (laudagarrilitzateke horietako bat), baizik eta M letrara heldu nahi dudalako, Mazo hitzera, abizen horrek esanahi itzela duelako.

Beste hiru letrarekin, Meta Prekin, multzo bat osatu eta zuzendari gisa elkarrekin egin genuen lehen filma ekarriko dut gogora, gure bizitzaren historia den istorio bat: La máquina de pintar nubesQ ez dut ezertarako behar, hau galdetzeko ez bada: ¿Qué tal estás? Zoriontsu al zara beste alde horretan? R duten bi hitz bururatu zaizkit, gorria eta amorratua, eta Srekin bat, oso aproposa:sutsua. Hurrena T letra dator, eta haren ondoan antzezlan bat: Torito Bravo. Antzezlan hark betiko batu gintuen, gure-gurea zen. Beti gogoratuko zaitut torero jantzi beltzez, ordezko triparekin, gastatutako adar okerdun diademarekin, hankartean bi pala-pilota, galtzerdian sartuta zintzilik. Irudi groteskoa izan daiteke Percatao izeneko zezen-gizon haren handitasuna eta duintasuna ezagutu ez zituenarentzat. P letrarekin esango dut, baita ere eta nahitaez, begien bistako gauza bat: Aitor paregabea dela. Uren gainetik jauzi egingo dut, Vri heltzeko irrikaz bainago, ardoaren gaztelerazko ordainari dagokion lehenbiziko letrari: vino. Ardoa baitzen bere (gure) drogarik gustukoena; ardoak (noizbehinka neurrigabe edaten genuen) erabat nahasten gintuen batzuetan, eta halako buru-argitasun bitxi eta alai baterako ateak irekitzen zizkigun besteetan. X letrarekin, ahal izanez gero, bere azken eguna ezabatuko nuke, hainbeste gauza geneuzkan oraindik egiteko. Gaztelaniazko Y kopulatiboak Z letrara narama, eta berriz galdetuko diot, azkenekoz: Zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?

Zinebiren web orrialdetik.


AMOUR-ez beteta

"AMOUR"ek aspaldi betetzen du Jokin Oregiren burua eta Marie de Jongh-en bihotza.

Ikuskizun berri honen erronkarik handiena, haur-gazte eta helduentzako antzerkia izatearena da. AMOUR-ek belaunaldien arteko topalekua izan nahi du, emozioak eta gogoetak, egiak eta dudak partekatzeko aukera, tokia. AMOUR guztiontzako antzerkia da, helduentzako haur antzerkia eta haurrentzako antzerki "heldua"

Jokin Oregiren zuzendaritzapean ; Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Pablo Ibarluzea eta Anduriña Zurutuza
 aktoreak. Beraiekin batera Elisa Sanz diseinu artistikoan, Pascal Gaigne musika sorkuntzan, Nati Ortiz de Zárate jantziekin eta  Xabier Lozano argiztapenean.

Estreinaldia hurbiltzen doa.  Teatro Arriaga Antzokia-rekin batera ekoiztua izango da. Teatro Basauri - Social Antzokia-ren koprodukzioa eta  Donostia Kulturaren kolaborazioari esker sortua "AMOUR" Abenduaren 23an estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.

Sarrerak salgai hemen


DESENTXUFATUAK 'Ja! Bilbao' jaialdian

Urriaren 3an, BBK-Gran Via Aretoan, 20:00etan.

DESENTXUFATUAK: norbere buruaz barre egiteko, euskararen hizkuntz gaitasunekin harritzeko eta euskaldun izateaz harro sentitzeko ikuskizuna.

Desentxufatuak EZ DOK HIRU antzerki taldearen aurreko beste ikuskizun batzuetako perlarik preziatuenekin osatutako ikuskizuna da, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara besteak beste, kasu honetan unplugged eskainiak, ikuslegoarengandik inoiz baino hurbilago, artifiziorik gabe... desentxufatuta.

Bertan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria “munduko euskaldun berririk zaharrenak” beren euskararekiko harremanei buruz aritzen dira: harreman luzeeeeeeea, on eta txarra, pozgarria eta negargarria, erotizantea eta fustrantea.

Euskararekiko harreman hauek, gehiago edo gutxiago, gu guztiona da, berdin euskaldun-hasi-berriak zein aspaldikoenak. Ikusle guztiak sentituko dira islatuta, berehala, komedia honen pertsonaia zoroekin, eta norbere buruaz arre egiteko aukera izango dute (osasungarria oso, antza).

Forma ere, hau da, gaia eskaintzeko era, jolas modukoa da, hitz-jolasa, hizkuntzarekiko malabarismoak. Barre eta harridura aldi berean, beraz: Aho zabalean hortz bete barre algara.

Eta dena euskara bizi eta ulergarri batez bideratuta.

Eta merke-merkea: ikusleren bat emanalditik irteten bada euskaldun izateaz pozik eta harro sentitu gabe... sarreraren dirua bueltatuko zaio.

A! Azken detailea: sarrera,  'Ja! Bilbao' jaialdian, dohainik da.